Skip to main content

Gobernantza Klimatikoa - Networking Jardunaldia

Gobernanza Climática- Jornada de Networking

Datozen urteetarako Euskadiko klima-ekintzako proiekturik handiena

Jardunaldi honetan, Urban Klima 2050 proiektuaren eta beste LIFE proiektu batzuen bidez, tokiko eta eskualdeko gobernantza klimatikoaren arloan ikasitakoak, jardunbide egokiak eta arrakasta-tresnak ezagutu nahi ditugu. Horrez gain sinergiak bilatzen saiatuko gara, lurraldearen neutraltasunera eta erresilientziara bideratutako identifikatutako arrakasta-kasuak errepikatzeko.

LIFE IP Urban Klima 2050ez gain, LIFE proiektu hauek parte hartuko dute jardunaldian: LIFE IP NAdapta CC, LIFE SHARA, LIFE CLINOMICS, LIFE Good Local Adapt, LIFE URBANGREEN, LIFE URBANPROOF, LIFE Plan Up, LIFE UNIFY eta LIFE MICACC.

Urban KLIMA 2050 da Euskadik gidatzen duen klima-ekintzaren handiena. Beraren helburua da lurraldearen erresilientzia bermatzea, maila anitzeko gobernantzaren ikuspegi batez, alderi interesatu ugari bilduz, eta klima-ekintza tokiz toki aplikatuz. Eskala handiko LIFE Proiektu Integratu hau 2019an abiatu zen, 20 erakunde bildu zituen elkarte bati eta 19,8 milioi euroko inbertsio bati esker (Europar Batasunak inbertsio horren % 52 finantzatu zuen). Proiektuaren bazkideek helburu handinahi bat ezarri dute, alegia, 40 ekintza gauzatzea 6 urtean, hiru arlo espezifikotan –kostaldea, ibai-arroak, eta hiriak eta hiri-ingurumariak-, 2 milioi pertsonarengan baino gehiagorengan inpaktua izanik.

*Ingelera-gaztelera aldibereko itzulpena egongo da

Agian hau ere interesatzen zaizu

Euskadiko babesleku klimatikoen sarea
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
2026ko ekainaren 18a
Museo Artium -Calle de Francia 24, 01002, Vitoria-Gasteiz
2026ko azaroaren 24a
Auditorio Mitxelena - Bizkaia Aretoa, Bilbao