- Ingurumen-hezkuntza
Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak zure erakundea gonbidatu nahi du Let 's Clean Up Euskadi! 2026 kanpainan parte hartzera. Zehazki, maiatzaren azken hamabostaldian eta ekainaren lehen hamabostaldian egingo da kanpaina, Ingurumenaren Mundu Egunaren esparruan.
Let 's Clean Up Euskadi! Europako Let' s Clean Up Europe! ekimenetik sortu zen, eta ingurunean garbiketa-ekintzak antolatuz herritarrak sentsibilizatzea du xede. Kanpainaren helburua da parte-hartzaileek kontzientzia handiagoa hartzea hondakinak prebenitzearen eta murriztearen garrantziaz.
Ihobek ekimena sustatzen du, eta bereziki hezkuntza-erakundeak bultzatu nahi ditu garbiketa-ekintza horiek antolatzera edo horiekin bat egitera. Hezkuntza-sektoreak funtsezko zeregina du gazteenen sentsibilizazioan; horregatik, uste dugu Let 's Clean Up Euskadi! kanpainaren 2026ko edizioan aktiboki parte hartzeak aukera emango duela balio horiek indartzeko. Aurtengo edizioa batez ere EAEko ikastetxeetako ikasleei dago zuzenduta, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara arte barne hartuta.
Erakunde antolatzailea den heinean, Ihobek garbiketa-ekintzak egiteko behar den materiala emango du. Hauek daude garbiketako kitetan, besteak beste: prestakuntza- eta dibulgazio-materialak, jarduerak antolatzeko gidak, eskularruak eta hondakinak biltzeko poltsak.
Ekimenaren onuren berri emateko eta nola parte hartu azaltzeko, Ihobek lineako jardunaldia egingo du apirilaren 29an, 09:00etatik 10:30era. Aurreko edizioetan parte hartu duten ikastetxeen adibide inspiratzaileak ere aurkeztuko dira saio horretan.
Schedule
2026ko apirilaren 29a
09:00
09:10
09:30
09:50
10:00