Skip to main content

Ingurumen-komunikazioaren Eskola 2026. Klima-narrazioak: ekintzarako kontakizunak

Curso

IZEN-EMATEA

LIngurumen-Komunikazioaren Eskolak, Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta APIA-Ingurumen Informaziorako Kazetarien Elkarteak antolatuak, dagoeneko zazpi edizio ditu komunikazioaren eta ingurumenaren inguruko eztabaida-foro gisa.

Bere helburua da hausnarketarako gune bat sortzea eta ingurumen-erronka handien komunikazioari buruzko gako batzuk eskaintzea, hala nola krisi klimatikoa, biodibertsitatearen galera, natura-ingurunearen kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena eta garapen iraunkorra, besteak beste.

Zortzigarren edizio honetan, Ingurumen-Komunikazioaren Eskolak elkarrizketa inspiratzaileetarantz eboluzionatzen jarraitzen du, hainbat ikuspegitatik, trantsizio energetiko eta klimatikoan aurrera egiteko, eta kontakizuna aldatzeko, ingurumen-gaiak gehiago eta hobeto komunikatzeko.

2026ko edizioan, klima-narrazioak jorratuko ditugu. Krisi klimatikoa ez baita erronka zientifiko eta politiko hutsa: erronka komunikatiboa ere bada. Klimari buruz eraikitzen ditugun narratibek zehazten dute gizarteak nola hautematen dituen urgentzia, itxaropena eta jarduteko aukera. Hori dela eta, 2026ko Ingurumen-Komunikazioaren Eskolak ekintza klimatikorako narratiba desberdinak aztertuko ditu, emoziotik eraldaketara igarotzeko, istorioak kontatzeko hainbat modu aztertuz, aldaketa errealak mugiarazteko, inspiratzeko eta sortzeko.

Elkarrizketa hauek Eskolan parte hartzen duten pertsona guztientzako esperientzia praktiko batekin osatzen dira: bertaratzen direnentzako bisita bat eta bide telematikoz parte hartzen dutenentzako tailer bat.

Helburuak

  • Klima-narrazioen joera globalak eta gizarte-ekintzan duten eragina aztertzea.
  • Profesionalak storytellingeko eta komunikazio parte-hartzaileko tekniketan trebatzea.
  • Zientzia, emozioa eta justizia soziala integratuko dituzten kontakizunen baterako sorkuntza sustatzea.
  • Formatuetan eta kanaletan berrikuntza bultzatzea, askotariko entzuleengana iristeko.

Schedule

Egitaraua / 2026ko irailaren 10a

09:00

Inaugurazio instituzionala

Alexander Boto Bastegieta, Zuzendari nagusia. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe. Eusko Jaurlaritza

Idoia Otaegui Aizpurua. Zuzendaria. UIK

09:30

Saio inspiratzailea: Sonidos de la naturaleza

Carlos de Hita Moreno. SER kateko kolaboratzailea - Komunikatzailea eta idazlea

Elkarrizketa zuzentzen du:

María García de la Fuente . Presidentea. APIA-Asociación de Periodistas de Información Ambiental

10:45

Pausa

11:15

Saio inspiratzailea: Naturaleza en pantalla

Lexeia Larrañaga del Val. AVIS Producciones. Naturako zinema-zuzendaria

Alex Gutiérrez Benítez. AVIS Producciones.  Naturaren filmatzailea

Elkarrizketa zuzentzen du:

Miren Amaia Goikoetxea Marques. Asociación y Colegio Vasco de Periodistas. Presidenta y Decana
 

12:30

Dinamica participativa: Casos de éxito

Activación ambiental de la ciudadanía

Gorka Belamendia Cotorruelo. CEA-Centro de Estudios Ambientales de Vitoria-Gasteiz. Ingurumenaren Prestakuntza eta Zabalkunde Arloko teknikaria

Ekitntza eta komunikazioa

Bakarne Atxukarro Estomba. Mancomunidad de la Comarca de Pamplona. Komunikazio-teknikaria

Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskadiko Herritarren Batzarra

Mari Mar Alonso Martín. Ekintza Klimatikoko zuzendaria. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe. Eusko Jaurlaritza
 

13:50

Cierre

Conclusiones

Luis Guijarro García . APIA-Asociación de Periodistas de Información Ambiental. Ingurumen Kazetaria

14:00

Bazkaltzeko etenaldia

16:00

Dinamika partehartzailea: Visita a Ekoetxea Txingudi en Plaiaiundi. Irun (para personas matriculadas en modalidad presencial)

Mari Luz Gómez Fernández. Ekoetxea Sareko proiektuburua.  Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe. Eusko Jaurlaritza
 

16:00

Dinamika partehartzailea: Taller (para personas matriculadas en modalidad online)

Estrategia eta klima-narratiba berriak. Klimaz hitz egitea mobilizatzeko

Lucía Olivera García. Klima Komunikazioko eta Estrategiako aholkularia


 

Agian hau ere interesatzen zaizu