Skip to main content

Jardunaldi informatiboa. Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legearen nobedadeak eta Lege honek euskal Udalentzat dituen inplikazioak

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege-proiektua Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari da, eta aurreikustekoa da 2021eko azken hiruhilekoan indarrean sartzea.

Lege berritik euskal Udalentzat eratortzen diren betekizunak ulertzen, bereganatzen eta betetzen laguntzeko xedez, jardunaldi informatibo hau egitea proposatzen da.

Beraren bidez, Legearen eduki nagusiez informatu nahi da eta udaletan zein beste administrazio publiko batzuetan haren aplikazioaz arduratu behar den pertsonala sentsibilizatu, lege berriak Udalentzat dituen inplikazio nagusiez interesatuta dauden sektore profesionalak ere sentsibilizatzeaz batera, tokiko ikuspegitik planteatzen diren  gaiei erantzunez. Gainera, jardunaldiaren beste asmo bat da legearen ezarpena udal mailan erraztea ahalbidetzen duten ikusmoldeak, interesak eta eskakizunak jasotzea.

Lege-proiektu honek (hemendik irisgarria) ingurumenaren babes maila handia bermatzen duen esparru juridiko berri bat ezartzen du, oraingo euskal errealitate ekonomiko eta sozialari egokitua. Horregatik, arauak azken arau-garapenak txeratzen ditu eta esku-hartze administratiborako teknika berriak ekartzen ditu, prozedura administratiboa errazten eta azkartzen laguntzeko, helburu hau betetzeko: ingurumena modu eraginkorrean babestu ahal izatea jarduera ekonomikoak euren ingurunearekin uztartzeaz batera.

Legeak 4 Erregimen aurreikusten ditu ingurumenaren alorrean esku hartzeko. Ingurumen-baimen integratua (IBI) eta Ingurumen-baimen bakarra (IBB), Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren eskumenekoak izango direnak; eta jarduera sailkatuko Lizentzia eta jarduera sailkatuaren aurretiko Komunikazioa, euskal Udalen eskumenekoak izango direnak.

Gaiarekin lotutako zalantzak, interes kolektiboko ekarpenak edo beharrak ekitaldiaren aurretik jasotzeko xedez, ONLINE betetzekoan den FORMULARIO bat prestatu da, horiek aldez aurretik azartu ahal izateko eta ekitaldiaren dinamika eta iraupena optimizatzeko.

Formularioa beteta bidaltzeko azken eguna 2021/09/28a izango da, erantzunak jardunaldia hasi baino lehen prestatu ahal izateko.

Izen-ematea esteka honen bidez egiten da: Erregistroa

Schedule

2021eko urriaren 4a

12:10

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege berriaren berrikuntzak

. Udalentzat ondorioak.

osé Antonio Armolea - Ihobe. Eusko Jaurlaritza

20211004aurkezpena presentacion ley adm amb 2.pdf

Agian hau ere interesatzen zaizu

Euskadiko babesleku klimatikoen sarea
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
2026ko ekainaren 18a
Museo Artium -Calle de Francia 24, 01002, Vitoria-Gasteiz