- Tokiko jasangarritasun
Txosten honetan, euskal udalerriek 2015-2019 aldian GJHei egindako ekarpenaren azterketa jasotzen da. Informazioa aldi horretarako indarrean dauden tokiko jasangarritasun-politiketatik dator, gehienak 2030 Agenda onartu aurretik udalerriek diseinatutakoak.
Udalsarea 2030ek egokitzat eta beharrezkotzat jotzen du txosten hau egitea, Tokiko 2030 Agendetarako trantsizioa errazteko. Jardunaldi honen bidez, Tokiko 2030 Agendak Euskadin hedatzeko testuingurua ezagutaraziko da, baita txostenetik eratorritako gako, ondorio eta erronka nagusiak ere.
