Skip to main content

JASANGARRITASUNA ETA EKONOMIA ZIRKULARRA. INGENIARITZAREN ARLORAKO ERRONKA ALA AUKERA?

LA SOSTENIBILIDAD Y LA ECONOMÍA CIRCULAR: ¿RETO U OPORTUNIDAD EN EL ÁMBITO DE LA INGENIERÍA?

Ekonomia linealaren ereduak (atera – fabrikatu – kontsumitu - bota tradiziozko kontzeptuan oinarritzen dena) baliabide naturalen erabilera intentsiboa dakar, eta presio jasanezina sortzen du ingurumenaren gainean. 

Arazo horretaz jabetuta, agintari publikoak —Europakoetatik hasi eta Euskadikoetaraino— zenbait tresna ari dira abian jartzen ekonomiaren eredua eraldatzeko eta ekonomia zirkular berri batera jotzeko. 

Eredu-aldaketa horrek aukera berriak irekitzen dizkio ingeniaritzaren arloari, ekoizteko moduak birpentsatu beharko baitira baliabideen erabilera efizienteagoari begira. Eredu berri horretan aukera hauek egongo dira: berrerabiltzea, berregokitzea, birmanufakturatzea eta birziklatzea.

Enpresak aldaketa horren premiaren jakitun dira eta jada garatzen ari dira zirkulartasunean oinarritutako produktu eta eredu berriak. Horren erakusgarri dira FOROTECH2023 dela-eta Deustuko Unibertsitatean dagoen “ZIRKULARRAK: circular basque products exhibition” erakusketa ibiltarian ikus daitezkeen produktuak.

Jardunaldi hau erakusketaren osagarri da, eta bertan parte hartuko dute negozio zirkularreko estrategiak aplikatzen dituzten enpresek.

OHARRA: Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan ospatuko da.

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM