Skip to main content

Klima-aldaketari buruzko nazioarteko 4. solasaldia mendi-eremuetan

4º Coloquio internacional sobre cambio climático en zonas de montaña

Klima-aldaketari buruzko nazioarteko 4. solasaldia mendi-eremuetan ekitaldia egingo dute maiatzaren 19an eta 20an Bilboko Euskalduna Jauregian. Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) antolatu duen ekitaldian parte hartuko dute bai Eusko Jaurlaritzak, CTPren egungo presidentea denez gero, bai Ihobek.

Helburua izango da OPCC ADAPYR proiektuaren emaitzak aurkeztea, baita iNTERREG POCTEFA 14-20 ACCLIMAFOR programaren bigarren ardatzaren FLORAPYR Avance eta ADNPir proiektuenak ere.

Emaitza nagusien artean, honako hauek aurkeztuko dituzte:

  • Pirinioetako lehen estrategia klimatikoa (EPiCC).
  • Egokitzeko gidalerro sektorialak.
  • Behaketarekin eta klimarekin lotutako azken berrikuntzak, Pirinioetako klima-buletinaren bidez.
  •  Aurrerapenak herritarren zientzian eta ingurumen-hezkuntzan.

Bestalde, saio batean Pirinioetan abian jarritako egokitzeko jardunbide egokiak balioztatuko dituzte, eta, bloke instituzional batean, Europako klima-aldaketaren arloko eta mendi-eremuetako erakundeetako, estatuetako eta eskualdeetako ordezkariak izango dira.

Bestalde, Al paso del hielo dokumentala estreinatuko da. Pirinioetako glaziarren azkenaldian izandako bilakaera eta horri lotutako aldaketak ulertzeko beste ikuspegi bat da.

DOAKO IZEN-EMATEA

Solasaldiaren ondorioak OPCCren webgunean, OPCC ADAPYR proiektuaren emaitzen txostenean eta jardunaldien gaineko laburpen-dokumentu batean jasoko dituzte.

Agian hau ere interesatzen zaizu

Euskadiko babesleku klimatikoen sarea
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
2026ko ekainaren 18a
Museo Artium -Calle de Francia 24, 01002, Vitoria-Gasteiz
2026ko azaroaren 24a
Auditorio Mitxelena - Bizkaia Aretoa, Bilbao