Skip to main content

Let 's Clean up Euskadi - 2024ko kanpaina (ikastetxeak)

Jornada Informativa Let´s Clean up Euskadi. Campaña 2024  (Centros educativos)

Let's Clean Up Euskadi! Let's Clean Up Europe! ekimenetik sortu zen, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean (EWWR) sustatu ostean, ingurunean garbiketa-ekintzak eginez herritarrei sentsibilizatzeko. Let's Clean Up Euskadi! kanpainak zure erakundeko pertsonek hondakinak prebenitu eta murriztearen garrantziaz kontzientzia har dezaten lagunduko du.

2024 kanpainaren helburua herritarrak eta parte hartzen duten erakundeak sentsibilizatzea da, lurzoru osasungarria eta hondakinik gabea mantentzearen garrantziaz, pertsonentzako eta ingurumenerako zerbitzu ugariren iturri baita.

Ihobek kanpaina hori bultzatzen du, eta, haren bidez, hezkuntza-erakundeak bultzatu nahi ditugu Ingurumenaren Munduko Egunaren esparruan garbiketa-ekintzak antolatzera edo ekintza horiekin bat egitera. Hezkuntza-sektoreak funtsezko zeregina betetzen du gazteen sentsibilizazioan eta kontzientziazioan. Horregatik, 2024ko Let’sClean Up Euskadi! kanpainan aktiboki parte hartzea balio horietan sakontzeko aukera izango dela uste dugu. Aurtengo edizioak DBHko lehen zikloko ikasleak ditu ardatz.

Ekimen horren onurei buruzko informazioa eman ahal izateko, Ihobe online jardunaldi bat antolatzen ari da maiatzaren 2an, 15:00etatik 16:30era. Bertan, parte hartzeko modua azalduko da, eta aurreko edizioetan parte hartu duten ikastetxeen adibide inspiratzaileak aurkeztuko dira.

Agian hau ere interesatzen zaizu