Skip to main content

Produktuaren pasaporte digitala: zertan datza eta nola aplikatuko da?

Pasaporte Digital de producto: ¿en qué consiste y cómo se va a aplicar?

Abian jartzeko aurreikusitako inplikazioetan, kontsiderazio teknikoetan eta egutegian sakondu ahal izateko, Ihobek, 20030erako Ingurumen Esparru Programaren esparruan, Ekonomia Zirkularraren Ekosteguna - Osteguna antolatu du, bereziki Europako erregulazio berrien eraginpeko sektoreren batean produktuak merkaturatzen dituzten enpresentzat.

Europar Batasuna produktuen ingurumen-portaera hobetzeko berebiziko garrantzia duen tresna berri bat ari da abian jartzen, "produktuaren pasaporte digitala" izenekoa. Horren helburua da produktu bati eta honen hornidura-kateari buruzko datuak biltzea eta balio-kate osoan partekatzea, eragile guztiek, kontsumitzaileek barne, hobeto uler ditzaten erabiltzen dituzten materialak eta produktuak, baita horien ingurumen-inpaktua ere.

Produktuaren pasaporte digitala abian jartzea Ekonomia Zirkularraren Europako Ekintza Planaren funtsezko ekintzetako bat da, eta haren aplikazioa lege-testu desberdinetan zehazten ari da, produktu jasangarrien araudi berritik hasi eta baterien araudi berrira edo eraikuntzako materialen eta ehungintzako produktuen etorkizuneko erregelamendura arte.

Produktuaren pasaporte digitala martxan jartzeak aukera hauek emango du:

  • Produktu jasangarrien ekoizpena bultzatzea: ekonomia zirkularrerako trantsizioa ahalbidetzea eta, beraz, energia-efizientzia eta materialen efizientzia bultzatzea, produktuen bizitza baliagarria zabaltzea eta hauen erabilera optimizatzea.
  • Negozio-eredu berri zirkularragoen garapena sustatzea: produktuei buruzko informazioa errazago eskuratzeari esker, enpresek zerbitzuetan eta konponketetan oinarritutako merkataritza-ereduak ezar ditzakete.
  • Kontsumitzaileek erosketa-erabakiak informazio gehiago baliatuz har ditzakete, erosten dituzten produktuen inpaktu osoari buruzko informazioa ematen zaienean.
  • Erosketa publiko berdea bultzatzea, produktuen arteko alderagarritasunera bideratutako informazio hobea eskuratuz.
  • Lege-betebeharrak betetzen direla hobeto egiaztatzea: produktuen pasaporte digitalak produktu batek betetzen dituen estandarren erregistro gisa ere jardungo du, eta auditoreei hori ebaluatzeko datuak emango dizkie.

 

Schedule

2024ko irailaren 12a

10:05

Produktuaren pasaporte digitala. Hamar galdera nagusi.

Jose María Fernández. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

10:30

Pasaporte digitala, produktu jasangarriei aplikatu beharreko diseinu ekologikoko baldintzak ezartzeko esparrua ezartzen duen 2024/1781 Europako erregelamenduaren funtsezko pieza.

Juan Carlos Alonso. SIMPPLE/Irailaren 23a.

10:50

Pasaporte digitala eraikuntza-sektorean.

Aitor Aragón. UNE - Espainiako Normalizazio Elkartea

11:10

CIRPASS ekimen europarren esparruan garatutako pilotuak.

Carmelo Angulo. Factor Global

11:45

Produktuaren pasaporte digitala aplikatzen laguntzea, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko Esparru Programaren esparruan.

Mónica Bartolomé. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

11:30

Berrikuntza teknologikoak produktuaren pasaporte digitalaren hedapenean.

Ekain Cagigal. Tecnalia

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM