Skip to main content

Smart Circularity: digitalizazioa zirkulartasunaren zerbitzura

Ekosteguna

Ekonomia zirkularrak material edo teknologia berriak baino zerbait gehiago behar du: datuak eta informazioa behar ditu.

Produktu batek zer duen, bere materialak nondik datozen, nola erabiltzen den edo berrerabiltzeko zer aukera dituen jakitea gero eta garrantzitsuagoa izango da merkatu gardenago, konektatuago eta zorrotzago batean lehiatzeko. Testuinguru berri honetan, digitalizazioa ezinbesteko aliatu bihurtzen da zirkulartasuna bizkortzeko.

Adimen artifiziala, datuen analisia, biki digitalak, Gauzen Internet (IoT) edo informazioa kudeatzeko plataformak bezalako teknologiek baliabideen erabilera optimizatzea, materialen trazabilitatea hobetzea, birmoldaketa eta berrerabilera erraztea eta Produktuaren Pasaporte Digitala bezalako arau-eskakizun berriei erantzutea ahalbidetzen dute.

Saio honetan Ihobek garatutako Smart Circularity Gida aurkeztuko da. Gida horren helburua enpresei ekonomia zirkularraren zerbitzura dauden digitalizazio-aukerak identifikatzen laguntzea da. Jardunaldian erakutsiko da nola integratu digitalizazioa zirkulartasun-estrategietan modu praktikoan, eta nola bihurtu datuak lehiakortasunaren eta jasangarritasunaren palanka.

Ekitaldia online izango da eta doakoa, aldez aurretik izena emanda.

Schedule

Programa / 2026ko abenduaren 10a

09:30

Hasiera

José Mª Fernandez, Ekonomia Zirkularreko zuzendaria, Ihobe, S.A

09:35

Smart Circularity: Digitalizazioaren eta zirkulartasunaren arloko Europako joerak

  • Datuetatik erabakiak hartzera.
  • Teknologia gaitzaileak: adimen artifiziala (AA), Gauzen Interneta (IoT), big data, blockchain-a eta biki digitalak.
  • Produktuaren informazioari lotutako araudi-eskakizun berriak

09:55

Smart Circularity Gidaren aurkezpena

  • Gidaren helburuak eta irismena.
  • Zirkulartasuna sustatzeko digitalizazio-aukeren mapa.
  • Erakundeetan, prozesuetan eta produktuetan aplikazioa.
  • Erabilera-kasuak eta gomendio praktikoak.

10:35

Galdera txanda irekia eta itxiera