- Erosketa berdea
Nola iritsi
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
Helburua:
Mintegi hau -EAEko sektore publikoa ordenagailu, pantaila eta eramangarriz hornitzen dituzten enpresei zuzendua-, bizi-zikloaren kostuak etorkizuneko lizitazioetan balorazio ekonomikorako irizpideen artean sartzeari buruzko informazioa ematera eta enpresek eskaintza arrakastatsuak egiteko zer prestakizun egin dezaketen jakinaraztera bideratuta dago.
Ordenagailuak, pantailak eta eramangarriak erabili bitartean energia kontsumitzen ari diren gailuak dira, eta horrek gastu ekonomikoa eta ingurumen-inpaktua eragiten ditu. Kostu horiek lizitazioan kontuan hartu, eta kostu-efikazia lotura hobeko erosketak egingo badira, Sektore Publikoaren Kontratuen Legeak (9/2017 Legea) bizi-zikloaren kostuak lizitazioetan txertatzeko aukera eskaintzen du.
Mintegi honetan, kostu horien garrantzi erlatiboa azalduko da, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiak zer-nola sartuko dituen kostuok ordenagailu, pantaila eta eramangarriei buruzko hurrengo esparru-akordioan, eta horrek zer eragin izango duen lizitazio horretara eta EAEn egin daitezkeen hurrengoetan eskaintzak aurkeztu nahi dituzten enpresetan.
Zein enpresari dagoen zuzenduta:
EAEko sektore publikoko lizitazioetan parte hartzen edo parte hartu nahi duten material informatikoen hornitzaileak.
Inskripzioa
Ekitaldia TEAMS plataformaren bidez egingo da. Izen-ematea Ihoberen webgunearen bitartez egingo da. Izena eman ondoren, berrespen email bat jasoko duzu, ekitaldirako estekarekin.
12:10
Ecoinstitut. Aure Adell
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
Ez dago ekitaldirik programatuta