Skip to main content

Web mintegia: Ingurumen-klausulen jarraipena, ingurumen-irizpideak txertatu diren kontratu publikoen betearazpenean

Seminario web: El seguimiento de las cláusulas ambientales en la ejecución de los contratos públicos ambientalizados

Helburua:
Mintegi hau -EAEko sektore publikoari eta, batik bat, kontratu-arduradunei zuzendua-, kontratuen betearazpenean ingurumen-irizpideak betetzen direla kontrolatzeari buruzko ikuspegiak aurkeztu eta aukerak eztabaidatzera bideratuta dago.
Gero eta lizitazio gehiagok hartzen ditu barnean ingurumen-irizpideak, izan derrigorrean, izan enpresa lizitatzaileen beraien ekimenez. Irizpideoi -gainerakoei legez- jarraipena egin behar zaie kontratua indarrean den aldian, ingurumen-hobekuntzak paper bustia ez izatea bermatzeko.
Mintegian, jarraipenak zenbateko garrantzia duen azalduko da, hala nola zer eragin duen erakunde kontratatzailearentzat, eta zein diren hainbat administraziok jarraipena egiteko -eta, ondorioz, kasuan kasuko neurri zuzentzaileak hartzeko edo zehapenak jartzeko- ezarri dituzten ikuspegi eta jardunbideak.

 

Nori dagoen zuzenduta:
Ingurumen-irizpideak dituzten kontratuen kontrolaz eta jarraipenaz arduratzen diren EAEko sektore publikoko teknikariak.

Schedule

2020ko ekainaren 19a

12:40

Ingurumen-klausulen jarraipena

, kontratu publikoen betearazpenean

  • Kontratuen jarraipenaren garrantzia, zehazki, ingurumen-klausulena; zer eragin duen jarraipenak erakunde kontratatzailearentzat eta kontratistentzat; eta hornidura, zerbitzu eta obren kontratuetan ingurumen-irizpideak betetzearen jarraipena egiteko jarduketak eta jardunbideak.

Ecoinstitut. Aure Adell

 

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta