Skip to main content

"Circular Thinking" Kanpaina

Informe_seguimiento_plan_residuos_paisvasco

13 Nov 2018

 

“Circular Thinking” (“Modu zirkularrean pentsatu”) sentsibilizazio-kanpainaren helburua da ekonomia zirkularra Euskadiko eragile sozioekonomikoen artean sustatzea, batez ere industrian (ETEak eta enpresa handiak).

Ekimen honek, ekonomia zirkularreko prozesuak sustatzeaz eta enpresetan ezartzen laguntzeaz gain, enpresek gauzatu dituzten eta beste erakunde batzuentzat adibide izan daitezkeen jarduerak eta kasu praktikoak identifikatzen lagun du nahi du, "Circular Thinking. Euskadi ekonomia zirkularrerantz" marka erabiltzearen bitartez.

Kanpainaren edukia izan da logo bat garatzea ekonomia zirkularrarekin lotutako ekintza eta proiektu guztietan aplikatzeko, bai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak sustatuak badira eta bai haren sostengua badute; horrekin batera, bideo bat egin da. Bertan, bikote batek hitz egiten du oraingo kontsumo ereduaz eta erabiltzen dituen produktuak berrerabiltzeko eta birziklatzeko beharraz.