Zer da ESG
ESG kontzeptuak -Enviromental, Social & Governance terminoen siglak (Ingurumen, Gizarte eta Gobernantza)- adierazten du zer irizpideren bitartez definitzen duten erakundeek euren ingurumen-inpaktua, gizarte-erantzukizuna eta gobernu korporatiboaren kalitatea kudeatzeko modua. ESG praktikak txertatzeak esan nahi du enpresa-eredu etikoagoaren, gardenagoaren eta jasangarriagoaren alde egiten dela; eredu hori, gainera, gai da balioa epe luzera sortzeko, bai bezeroentzat eta bai erakunde inbertitzaileentzat eta gizartearentzat ere. Jasangarritasuna funtsezkoa den testuinguru global batean, ESG da enpresak aukerekin, konfiantzarekin eta etorkizunarekin lotzen dituen hizkuntza konpartituta.

ESG ikuspegiak ahalbidetzen du erakundeen jokabide globala ebaluatzea, jasangarritasunaren arloan. Ikuspegi hori nazioarteko estandar bihurtu da, zeren baliagarria baita neurtzeko nola kudeatzen dituzten enpresek ingurumenean sortzen duten inpaktua, gizartearekin duten harremana eta euren gobernu korporatiboaren praktiken kalitatea.
- Ingurumena (E): ikuspegi honek barne hartzen dituen gaiak honako hauek dira: klima-aldaketa eta isurketen murrizketa, uraren erabilera efizientea, biodibertsitatearen zaintza, energiaren optimizazioa, basoberritze-ekimenak, hondakinen erabilera eraginkorra eta ekonomia zirkularraren printzipioen txertaketa.
- Gizartea (S): ikuspegi honek barne hartzen dituen alderdiak honako hauek dira, besteak beste: bezeroen gogobetetasuna, genero-berdintasunaren eta aniztasunaren sustapena, talde kalteberentzako sostengua eta gizarte-laguntzako programak, komunitatearen aldeko ekarpen aktiboa, etengabeko prestakuntzaren sustapena eta giza eskubideekiko errespetua.
- Gobernantza (G): honako gai hauekin du zerikusia: gobernu korporatiboaren sistemaren funtsezko elementuak, ordainsarien gardentasuna eta ekitatea, zibersegurtasuna, hornidura-kate arduratsuen ezarpena, eta arauak betetzeko sistema sendoen inplementazioa.
ESG integratzea ez da erregulazio-kontua soilik: aukera estrategiko bat da konfiantza sortzeko, inbertsioa erakartzeko eta lehiakortasuna bermatzeko, gero eta zorrotzagoak diren merkatuetan. Hala, adibidez, Europar Batasunak bere arau-esparrua indartu egin du, besteak beste CSRD zuzentarauaren eta Jasangarritasunari buruzko Europako Informazio Arauen bitartez (ESRS), horiek gardentasuna eta zehaztasuna eskatzen baitituzte argitaratzen den informazioan.
Eusko Jaurlaritzak, euskal enpresa-sarerako aukera estrategikoak ahalik eta gehien aprobetxatzearen aldeko apustuan, BasquESG ekimena jarri du abian. Proiektu eraldatzaile horren helburua da Euskadiko ETEen artean ebaluazio- eta jasangarritasun-sistema bat hedatzea.
Euskadiko ETE industrialen iraunkortasunaren ebaluazioa: PROIEKTU PILOTUA
Proiektu pilotuaren helburua EFRAGek, Europako Batzordearen Finantza Informaziorako Aholku Taldeak, garatutako VSME estandarra aplikatzea da. Estandar hori Europako Batzordeak gomendatzen du ETEen iraunkortasuna ebaluatzeko eta jakinarazteko. Jarduera hau BasquESG proiektu eraldatzailearen barruan kokatzen da, estandar hori euskal enpresen artean aplikatzeko aukera aztertzeko eta, horrela, ekimena garatzen jarraitzeko.
Proiektuan parte hartzea DOAKOA da izena ematen duten euskal enpresentzat.
Deialdi berri honetan izena eman nahi duten enpresek formulario honen bidez egin dezakete:
BasquESG Ekimena
BasqueESG ekimenak, Euskadiko 2030 Industria Planean sartutako proiektu eraldatzaileetako bat den aldetik, jasangarritasuna ebaluatzeko sistema bat hedatu nahi du Euskadiko ETEen artean.

Euskadin eta Europan legegintzaren arloan garatutako lana eta egindako aurrerapenak abiapuntutzat hartuta, jasangarritasuna ebaluatzeko sistema baten sorrera planteatzen da, Euskadiko ETEentzat, honako funtsezko betekizun hauek betez:
- Euskadiko ETEei posizionamendua eta lehiakortasuna ematea.
- Balio-katearen beharrei erantzutea.
- Europarekin lerrokatzea.
Ekimena hedatzen hasteko, sistema hori proiektu pilotu baten bitartez abiatuko da; horren helburua da euskal ETEek alor horretan duten egoera aurretik aztertzea, geroago Euskadiko gainerako ETE industrialetara hedatzeko, 2026ko ekitaldiaren bigarren seihilekoan.
Euskal ekonomiaren bultzadaren giltzarria den aldetik, Euskadiko 2030 Industria Planak ikuspegi proaktibo bat ezartzen du, politika industrialaren jardunbide egokiekin bat etorriz, Planaren lehentasun estrategikoak sostengatzen dituen Proiektu Eraldatzaile multzo bat bultzatzeko.
Proiektu horiek ez dira ekintza sektorial hutsak, ezta esku-hartze puntualak ere. Aitzitik, ekoizpen-ehunaren arloan eraldaketa estruktural eta jasangarriak aktibatzera zuzendutako palanka estrategikoak dira, lehentasun estrategikoekin lerrokatzen direnak eta aldaketa estrukturalak sortzen dituztenak bai ekoizpen-sisteman eta bai lankidetza publiko-pribatuaren dinamiketan.
Proiektu eraldatzaile horietako bat ESG Euskadi proiektua da, gaur egun BasquESG ekimena deitzen dena.
Industria Plana – Euskadi 2030

Aurrekariak eta faseak
Azken urteetan, Europako Batzordea arduratu da jasangarritasunaren arloko alderdiez informatzeko sistema bateratu eta erraz bat ezartzeaz, ETEei bereziki zuzendua.
Kezka hori buruan izanik, EFRAGek -Europar Batasunari finantza-informazioari buruzko aholkua ematen dion erakundeak- VSME izenez ezagutzen den jasangarritasun-txostenen tresna garatu du. Honek esparru sinplifikatuagoa eskaintzen du, eta, aldi berean, jasangarritasunari buruzko txosten estandarizatuen aurkezpena bermatzen du.
Orain dela gutxi, Europako Batzordeak gomendatu du enpresa txiki eta ertainei zuzendutako VSME jasangarritasun-txostenen estandar hori erabili dadila; hori horrela, Eusko Jaurlaritzak, beraren erabilera euskal ETEen artean bultatzeaz gain, enpresa traktoreak, finantza-erakundeak eta administrazio publikoa ere animatu nahi ditu estandar hori erabiltzera, horrelako informazioa eskatuz gero.
CSRD-ren eta VSME-ren arteko lotura

VSME araua estu lotuta dago Jasangarritasunaren arloko Informazio Korporatiboaren Txostena aurkezteari buruzko 2022/24643 (EB) Zuzentarauarekin (berau bere ingeleseko akronimoagatik da ezaguna: CSRD, Corporate Sustainability Reporting Directive). CSRD zuzentarauak ESG txosten zehatzak eskatzen ditu enpresa handientzat, Jasangarritasunaren arloko Txostenei buruzko Europako Arauak erabiliz (arau horiek euren ingelesezko akronimoagatik ezagutzen dira: ESRD, European Sustainability Reporting Standards), eta horrek materialtasunari buruzko azterketa bikoitza eskatzen du sarritan; VSMEk, berriz, bertsio sinplifikatu bat eskaintzen du burtsan kotizatzen ez duten ETEentzat. Bi tresnek ESRSetan ezartzen diren jasangarritasun-gai berberei heltzen diete, baina VSMEren kasuan modu proportzionatuan egiten da, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen funtsezko ezaugarriak kontuan hartuta. Ondorengo irudian, jasangarritasunari buruzko txostenen bi esparru horien arteko desberdintasun nagusiak azaltzen dira.
BasquESG proiektuaren faseak

Gobernantza
BasquESG ekimenak ekimen integratzailea izan nahi du, jasangarritasunari buruzko txostenak enpresetan egiten lagundu dezaketen eragile guztiak inplikatuz, horren bidez koherentzia eta alderdi guztien ikuspegia segurtatzeko.

Inplikazio hori ekimenaren gobernantza honen bidez ezartzen da.
Ekimenaren gobernantza

Sentsibilizazioa · Trebakuntza · Akonpainamendua
Ekimenaren hedapen-aldi osoan, enpresei zuzendutako sentsibilizazio-, trebakuntza- eta akonpainamendu-ekintzak gauzatuko dira, Euskaliten eskutik.
- Sentsibilizazioa
Sentsibilizazio-ekintzen helburua da jasangarritasuna eta ESG irizpideak testuinguruan jartzea, ETE industrialentzako lehiakortasun-aukera gisa; halaber, beste helburu bat da erreferentziazko europar esparrua eta sistemaren funtzionamendu orokorra azaltzea.
Sentsibilizazio-ekintza horiek saio presentzialak eta online saioak dira, gutxi gorabehera 2 ordukoak.
Gai horri buruzko sentsibilizazio ekintzak Ihoberen agendan aurkitu daitezke:
- Trebakuntza
Trebakuntza-ekintzen helburua da ESGk jorratzen dituen alderdi guztietan sakontzea, bertaratzen diren pertsonek ezagutza nahikoa izan dezaten sistematika hau euren erakundeetan hedatzeko, eta, era horretan, jasangarritasunaren arloan duten jokabide globala ebaluatu ahal izan dezaten, modu autonomoan.
Trebakuntza-ekintzak hainbat motatakoak izango dira, eta Ihoberen agendan sartuko dira:
- Akonpainamendua
ESG euskal enpresetan hedatzera zuzendutako akonpainamendu-ekintzak hainbat motatakoak izango dira, eta ahalbidetuko dute eskura dauden ebaluazio-sistemak zuzenean aplikatzea, eta baita dagozkien txostenak sortzea eta -ahal izanez gero- egiaztatzea ere.
Akonpainamendu-ekintza horiek diseinatzen eta enpresen eskura jartzen diren heinean, haien berri emango zaie interesatuta egon litezkeen enpresei.
Euskadiko ETE industrialen iraunkortasunaren ebaluazioa: PROIEKTU PILOTUA
Proiektu pilotuaren helburua EFRAGek, Europako Batzordearen Finantza Informaziorako Aholku Taldeak, garatutako VSME estandarra aplikatzea da. Estandar hori Europako Batzordeak gomendatzen du ETEen iraunkortasuna ebaluatzeko eta jakinarazteko. Jarduera hau BasquESG proiektu eraldatzailearen barruan kokatzen da, estandar hori euskal enpresen artean aplikatzeko aukera aztertzeko eta, horrela, ekimena garatzen jarraitzeko.
Proiektuan parte hartzea DOAKOA da izena ematen duten euskal enpresentzat.
Deialdi berri honetan izena eman nahi duten enpresek formulario honen bidez egin dezakete: