Skip to main content
2026ko urtarrilaren 26a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kontratazioen Zentrala eta bere esparru-akordioen egokitzapen-maila

AURREKARIAK:

Ekimena 2010eko bukaeran abiatu zen udaletako idazkari eta kontu-hartzaile batzuen eskutik. Gipuzkoako Foru Aldundiari baterako kontratazioak egiteko aukera proposatu zioten.

Proposamena maila teknikoan garatu zen, eta Aldundiko Zerbitzu Orokorren Zerbitzura –Lehendakaritza Saila– bidali zen. Jarraian, arduradun politikoek onetsi zuten, eta azkenik, 2011ko otsailean, Diputatuen Kontseiluak Kontratazioen Zentrala egitea onartu zuen.

ESPERIENTZIAREN DESKRIBAPENA:

Funtzionamendua. Hala funtzionatzen du:

1- Erakundeak Kontratazioen Zentralari eta kontratazio-espedienteei atxikitzen zaizkie.

Atxikitzea 2 fasetan egiten da:

Batetik, udalek eta udal eta foru-erakundeek Zentralari atxikitzeko aukera dute erakunde bakoitzaren eta Foru Aldundiaren arteko hitzarmen bat sinatuta. Atxikitze horrek berarekin dakar Zentralaren funtzionamendu-arauak betetzeko konpromisoa.

Ondoren, kontratazio-espediente bakoitzerako –eta bere izapidetzea hasi aurretik– erakunde interesdunen atxikitzea formalizatuko da. Horrek esan nahi du atxikitako erakundeek bere egiten dutela deribatutako kontratua eta bere luzapenak esleitzeko konpromisoa –hau da, behin atxikita, erakundeek ezin dute espedientearekiko lotura hautsi–.

2- Zentralak kudeatuko ditu pleguak –eta hala badagokio, ingurumen-irizpideak txertatzea– eta deialdia eta kontratazio-espedienteak izapidetzea.

Zentralak bere egiten du kontratazio-espedienteen ohiko deialdia esparru-akordio modura. Zentralizatu beharreko kontratazioen hautaketa atxikitako erakundeen interes komunaren arabera erabakiko da.

Aldundiaren talde teknikoak pleguen baldintzak definitu eta idatziko ditu, atxikitako erakundeetako teknikoekin lankidetzan. Ahal den guztietan, fase honek berekin dakar ingurumen-klausulak pleguetan txertatzea.

Eskaintzen balorazioa Aldundiko langile teknikoek egingo dute.

3- Banakako kontratuen izapidetzea eta sinadura.

Esleitu ondoren, Aldundiak esparru-akordioa landuko du esleipendun enpresarekin. Ondoren, erakunde bakoitzak banakako kontratu bat sinatuko du esleipendunarekin, pleguetako eta eskaintzaren baldintzak aplikatuz.

4- Kontratazio-espediente bakoitzaren onurak baloratzea.

Kontratazio-prozedura bukatutakoan, Zentralak kasu bakoitzean lortutako onura ekonomikoaren estimazio-azterketa bat egingo du.

 

Kudeaketari dagokionez, Zentralak atxikitako erakundeen parte-hartzerako eta haien baterako plangintzarako hainbat mekanismo ditu.

  • Batzorde iraunkor bat du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta 6 erakundek osatua. Urteko batzarrean hautatzen dira. Hauek dira zehazki: tamaina desberdineko 5 udaletako (Eibar, Irun, Oiartzun, Ibarra eta Errezil) idazkariak edo kontratazio-teknikoak eta Foru Aldundiko erakunde bat (Uliazpi). Orain arte, hasieran hautatako ordezkari berek jarraitzen dute.
  • Urteko batzar bat egiten da.
  • Atxikitako erakundeek blog baterako sarrera mugatua dute.
  • Urtero gogobetetze-inkestak egiten dira, eta zentralizatu beharreko materien inguruan ikertzen da.
  • Pleguak egitea bera espedienteari atxikitako erakundeen eztabaidara eta doiketara irekita dago.

Atxikitako erakundeak eta kontratatutako materiak

Egun 148 dira Kontratazioen Zentralari atxikitako Gipuzkoako erakundeak. Zehazki:

  • Gipuzkoako 88 udalak
  • 53 udal-erakunde
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • 6 foru-erakunde

Kontratatutako materiei dagokienez, hornikuntza elektrikoa izan zen lehen lizitatu zen zerbitzua, 2011n. Ordutik, 17 materia zentralizatu dira denera, eta horietako 7ri, gainera, ingurumen-irizpideak txertatu zaizkie.

Hona horien xehetasunak, espediente bakoitzari atxikitakoen kopuruarekin batera –oso desberdina kasuaren arabera–:

Zentralak kontratatutako materiaAtxikitako erakundeen kopuruaIngurumen-irizpideak txertatuta
Energia elektrikoa116x
Posta-zerbitzua87x
Bizitza- eta istripu-asegurua37 
Gasolioa berokuntzarako38x
Gas naturala63 
Funtzio anitzeko ekipoak32x
Telefono bidezko komunikazioak16 
Suteen Aurkako Babeserako eta Intrusioak Antzemateko sistemen mantentze-lanak48 
Igogailuen mantentze-lanak46 
Bulegoko materiala38x
Ibilgailuen asegurua19 
Ordenagailu pertsonalak15x
Inprimagailuak10x
Lan-arriskuen prebentzioa28 
Arratoi-garbiketa eta desinfekzioa22 
Higiene- eta garbiketa-produktuak16x
Instalazio termikoen mantentze-lanak16 

Azkenik, esan beharra dago beste materia batzuk zentralizatzeko baztertu direla arrazoi desberdinak tarteko: arrazoi teknikoak, konplexutasuna, merkatuan gehiegizko kuota izatea, eta abar. Hori da, adibidez, garbiketa-zerbitzuaren kasua, bulego-altzariena edo zaintza-zerbitzuarena. 

HURRENGO URRATSAK ETA ERRONKAK

Kontratazioen Zentroak kudeatzen dituen kontratuak 4 urtekoak dira, eta beraz, «bigarren itzuli» bati hasiera eman zaio zenbait materiatan. Une honetan, zehazki, kontratazio zentralizatuari gas naturala atxikitzeko fasean gaude; 68 erakunde gehitu zaizkio –2012ko 63en aurrean–.

Zentzu horretan, Zentralaren erronka nagusia hasierako ilusioari eta bultzadari eustea da, eta atxikitako erakundeen gogobetetze-maila altua, orain arte lortu dena, iraunaraztea.

Oinarrizko datuak

ODS 12: Producción y consumo responsables

Erakunde eragilea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Kokapena: Gipuzkoa.

Harremanetarako pertsona: Francisco Pérez


En el año 2011 la Diputación Foral de Gipuzkoa desarrolló la propuesta de crear la Central de Contratación de Gipuzkoa, con el objetivo de:

  • Obtener condiciones ven
Social
2

Zenbakitan:

  • 148 erakunde Zentralari atxikita.
  • 17 kontratatutako materia modu zentralizatuan; horietako 7 ingurumen-irizpideekin –hau da, kontrataz

2011n Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Kontratazioen Zentrala egiteko proposamena garatu zuen, honako helburu honekin:

  • Baldintza onuragarriak lortzea eta kontratazioet
Alta
Centralización de compras
Gestión municipal
0

Agian hau ere interesatzen zaizu

2022ko apirilaren 1a
ECO Friendly garbiketa, Riveraren garbiketa jasangarria
2021eko urtarrilaren 20a
LURDEIA, TURISMO-OSTATU JASANGARRIA
2020ko abuztuaren 27a
ITELAZPIren erosketa txiki berdeen sistematizazioa: gida bat tresna gisa
2020ko apirilaren 24a
ZERO plastiko Bilboko Euskalduna Jauregiko catering- eta jatetxe-zerbitzuetan