24 IRA
Ekonomia zirkularra
Europa Jauregia
Gasteiz hiribidea z.g.
01009 Gasteiz (Araba)
Tel.: (+34) 945 161 262 79
Helbide elektronikoa: www.vitoria-gasteiz.org/congresos
Gasteizen, autobusak Herrandarren kalean utziko zaitu. Taxia edo hiri-autobusa har ditzakezu, I eta II saihesbidea, Herrandarren kalean
Gasteiz-Lakua irteera hartu eta Gasteizko hiribideraino zuzen jarraitu.
Irailaren 24tik urriaren 2ra bitartean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiak Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren “Zirkularrak-Circulares” erakusketa hartuko du.
Erakusketak ekodiseinuaren metodologiez fabrikatutako askotariko produktuak biltzen ditu. Ekodiseinu horretan bizi-zikloaren ikuspegia aplikatu da, eta, hortaz, nabarmen murriztu da produktuen ingurumen-inpaktua.
Euskadik 20 urte baino gehiago daramatza ingurumen-irizpideak aplikatzen produktuen diseinu eta garapenaren fasetik, eta, izatez, ekodiseinatutako produktu eta zerbitzuen ekoizpena gidatzen du estatuan; gainera, erreferentziazko eskualdetzat hartzen da Europako Hegoaldean, batez ere industriaren alorrean.
Erakusketak 140 produktu baino gehiago biltzen ditu, Euskadin presentzia duten balio-kateekin lotuak, hau da, besteak beste balio-kate hauekin lotuak: makineria, metalgintza, garraioa, altzariak, automobilgintza, kontsumo-ondasunak, kimika, elikagaiak, sektore elektriko-elektronikoa edo eraikuntza-materialak. Era horretan lortzen da ekodiseinuak enpresa-jardueraren edozein sektoretan duen potentzialaren inguruko ikuspegi integral bat izatea, euskal enpresek ekonomia zirkularraren alorrean gauzatzen duten lana eta hartuta duten konpromisoa aitortzeaz batera.
Erakusketarako sarrera doakoa izango da, eta bisita gidatuak izango ditu egunero, bertaratzen direnek ezagutu ahal izan ditzaten ingurumen-hobekuntzari begira inplementatu diren estrategiak.
Irailaren 29an, jardunaldi espezifiko bat egingo da, izenburu honekin: “Produktu zirkularrak eta ekodiseinatuak: Gasteizko enpresen esperientzia praktikoak; bertan, Gasteiz hiriko enpresa batzuek konpartituko dute zirkulartasunari buruz duten ikuspegia, eta euren irtenbide zein emaitzak aurkeztuko dituzte.
Gainera, astebururako beste jarduera batzuk daude aurreikusita ekonomia zirkularra gazteei eta haurrei hurbiltzeko.
Erakusketaren ordutegia:
Bisita gidatua GASTELANIAZ publikoari irekita
Bisita gidatua EUSKARAZ, publikoari irekita
Bisita gidatua GAZTELANIAZ, publikoari irekita
"Ingurumen-gardentasun eta posizionamendua" izeneko prestakuntza-ikastaroa, SEA Arabako Enpresak erakundearen lankidetzarekin. Ikastaro hau jardunean dauden profesionalei dago zuzenduta. Plaza kopuru mugatua
Inbertitzaileek eta bezeroek gero eta informazio gehiago eskatzen dute enpresen eta euren produktuen ingurumen-jokabideaz. Jokabide hori ebaluatzeko, adierazleak erabiltzen dira, batez ere karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna; adierazle horien abantaila da bizi-zikloaren ikuspegiari erantzuten diotela. Adierazle horiek, gainera, hornitzaileak ebaluatzeko programetan ere erabiltzen dira (EcoVadis, NQC, etab.), eta baita ospe-adierazleetan (adibidez: Carbon Disclosure Project) eta erosketa berdeko prozesutan ere (Produktuaren Ingurumen Adierazpenak). Olatu berde horretara igotzea funtsezkoa izango da merkatuan irauteko, batez ere enpresa ertainentzat.
Izen-ematea irekita dago
Bisita gidatua erakusketara, publiko osoari irekita
Bisita gidatua ES/EU, publikoari irekita
Jardunaldia: "Produktu zirkularrak eta ekodiseinatuak: Gasteizko enpresen esperientzia praktikoak"
Bisita gidatua, ES/EU, jardunaldira bertaratzen direnentzat eta publikoari irekita
Agintarien bisita
Jardunaldia: “Klima-ekintzarako tresnak ondare naturalaren alorrean"
ZIRGAITU Proiektuaren Bilera, Eraikune, Eraikuntza industriaren klusterra; eta bisita gidatua erakusketara.
Bilera ZIRGAITU proiektuan parte hartzen duten erakundeei zuzenduta dago -proiektuak laguntza lortu du ETE Zirkularra 2021 deialdian-.
Eraikuneren "Zirgaitu" proiektua: Berrikuntza zirkularretan ETEak gaituz” proiektuak Euskadiko trantsizio energetikoaren prozesua bultzatu nahi du, etxebizitzen birgaitze-eredu jasangarriago baterantz zuzenduz, euskal ETEen prestakuntza eta birgaitzearen balio-katean duten posizionamendua hobetzearen bidez (eraikuntza-enpresak, birgaitze-enpresak, diseinuaren arloko estudioak edo ingeniaritza-etxea eta hornitzaileak). Horri esker, euren ospe korporatiboa hobetu ahal izango dute marka berdearen bitartez. Proiektuari buruzko xehetasun gehiago: www.eraikune.com
Bisita gidatua, ES/EU, jardunaldira bertaratutakoentzat
Bisita gidatua EUSKARAZ publikoari irekita
Jarduera guztiak
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut