Irailaren 24tik urriaren 2ra, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiak hartuko du Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren “Zirkularrak-Circulares” erakusketa. Erakusketak produktuen katalogo zabal bat jasotzen du, zeinetan ekodiseinu-metodologiak aplikatu diren bizi-zikloaren ikuspegiarekin. Beraz, haien ingurumen-inpaktua nabarmen murriztu dute, Europako industria-sektore osorako eredu bihurtuz. Erakusketa doakoa izango da, eta bisita gidatuak eskainiko ditu, parte-hartzaileek xehetasunez ezagut ditzaten produktu horiek dakartzaten ingurumen-hobekuntzak. Gorde 20 urte baino gehiago pasatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan ekodiseinuko lehen proiektuak exekutatu zirenetik, eta, denbora horretan guztian, euskal enpresa ugarik txertatu dituzte ingurumen-irizpideak beren produktuen diseinu- eta garapen-fasetik bertatik. Orain, Euskadi erreferentziazko eskualdea da Europako Hegoaldean, bereziki industria-eremuan. Estatuari dagokionez, Euskadi da ekodiseinatutako produktuen eta zerbitzuen ekoizpenaren liderra: ekodiseinuan ziurtagiria duten enpresen erdia baino gehiago –% 54– euskal enpresak dira. Ihobe sozietate publikoak ASTEKLIMA 2022ren (Euskadiko Klima eta Energiaren Astea) esparruan antolatutako “Zirkularrak-Circulares” erakusketa Europa Jauregiko Green Capital aretoan bisitatu ahal izango da, eta produktu zirkularren erakusketa zabala bilduko du, Euskadiko 10 industria-sektoretakoak: industria kimikoa, makineria, metalgintza, garraioa, altzarigintza, automozioa, kontsumoa, elikadura, sektore elektriko-elektronikoa eta eraikuntza-materialen sektorea. Horrela, ekodiseinuak enpresa-jardueraren edozein sektoretan duen potentzialaren ikuspegi integrala eskaintzen da; aukera bikaina euskal enpresek ekonomia zirkularraren eremuan egindako lana ezagutarazteko eta haien konpromisoa aitortzeko. Erakusketa ibiltaria Vitoria-Gasteiztik pasatu ondoren, “Zirkularrak-Circulares” Basque Circular Summit 2022 nazioarteko ekitaldira eramango da. Ekitaldia azaroaren 23tik 25era izango da, Irungo Ficoba erakustazokan. “Walking the talk” (Praktikan jartzea) lelopean, Europa osoko 500 espezialista bilduko ditu Basque Circular Summit-ek, eredu ekonomiko zirkularreranzko trantsizioak industriarako zer inplikazio dituen aztertzeko eta eredu horrek industria-sektore desberdinei eskaintzen dizkien negozio-aukerei eta enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzari buruz eztabaidatzeko. Behin-behineko izen-ematea irekita dago www.basquecircularsummit.eus webgunean. Ondoren, erakusketak bere ibilbideari jarraituko dio, eta euskal lurraldeko hainbat kokaleku bisitatuko ditu, Euskadiko, Estatuko eta Europako industria-sektore osorako erreferentzia diren produktu zirkularrak ezagutzera emateko. “Zirkularrak-Circulares” erakusketa aukera bikaina da ekonomia zirkularrari buruzko ezagutza sustatzeko, eta zuzenduta dago, besteak beste, enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutzeko eta aplikatzeko interesa duten euskal enpresei; Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko ahalmena duten erakunde eta administrazio publikoei; Euskadiko eta nazioarteko klusterrei eta enpresa-elkarteei; edo Euskadiko eta nazioarteko ezagutza eta berrikuntzako eragileei. Horrela, egindako ibilbidea aitortzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak jarraitu nahi du ekonomia zirkularraren ezarpena euskal industrian bultzatzen. Gaur egungo panorama pozgarria izan arren, Ihobe sozietate publikoak egindako azken diagnostikoaren arabera, ezarpen handiago batek lehengaien kontsumoa % 6 murriztuko luke, eta 2.000 milioi euro arte aurreztea ekar lezake. Europako Batzordearen aurreikuspenek adierazten dute 57.000 milioi euroko diru-sarrera gehigarriak lor daitezkeela mundu osoan 2030erako, eta urtean 500 € aurreztu daitezkeela etxe bakoitzean. Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatu du Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren “Zirkularrak-Circulares” erakusketa, eta Vitoria-Gasteizko bisita ASTEKLIMA 2022ren (Euskadiko Klima eta Energiaren Astea) barruan dago, Vitoria-Gasteizko Udalaren lankidetzarekin, zeinak Europako hiriburu berdearen hamargarren urteurrena ospatzen baitu. Zure produktu zirkularra erakusketaren parte izatea nahi duen empresa bazara, irailaren 1a baino lehen jakinarazi (dokumentazio osoa helarazteko, epe hori irailaren 15era arte luzatuko da). Anterior Siguiente
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Euskadin egindako produktu zirkularren inguruko "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Euskadiko Parke Teknologikoko Abantoko Campusean izango da 2023/11/21
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Bilbora heldu da 2023/09/15
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra ITP Aero eta Petronor euskal industria sarean ekonomia zirkularra sustatzeko Basque Ecodesign Center zentrora batu dira 2023/07/17
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra, Ingurumena Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra, Ingurumena UPV/EHUko Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko berezko Masterraren hirugarren promozioa graduatu da 2023/06/30