- Ekonomia zirkularra
Nola iritsi
Basque Circular Hub - BILBAO Plaza Ensanche, 11 48009, Bilbao
Ihobe- Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
Finantza jasangarrien europar taxonomiari buruzko ikastaroa: Zure enpresa inbertsio-esparru berriarekin lerrokatzeko gakoak
Finantza Jasangarrien Europako Taxonomia EBren barruan ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak diren jarduera ekonomikoak sailkatzeko sistema ofizial gisa finkatu da. Aurrekoa betetzea ezinbestekoa izango da finantzaketa berdea eskuratu, ESG posizionamendua indartu edo CSRDk ezarritako jakinarazpen-betebehar berriei erantzun nahi dieten enpresentzat. «Finantza Jasangarrien Europako Taxonomiaren ondorioak» izeneko prestakuntza-moduluak, Euskadi ETE Zirkularra 2025 programaren barrukoak, euskal erakundeak gaitzen ditu Europako Itun Berdearen funtsezko araudi horretan norabidetzeko.
Zer da Finantza Jasangarrien Taxonomia eta zergatik eragiten dio zure enpresari?
2020/852 (EB) Erregelamenduak ezarrita, taxonomiak irizpide teknikoak ematen ditu, jarduera bat jasangarritzat jo ote daitekeen zehazteko. Irizpide horiek aintzat hartuta:
Zure enpresa zuzenean behartuta ez badago ere, hornidura-katean sortzen diren trakzio-ondorioek eta finantza-sistemaren beraren eskakizunek lehiakortasun-alderdi bihurtuko dute araudi hori ezagutzea eta betetzea.
Aurrea hartu aldaketari: inbertitu finantza-ezagutza jasangarrian. Jaso prestakuntza orain eta bermatu zure proiektuek Europako jasangarritasun-irizpideak beteko dituztela.
Moduluaren egitura eta edukiak
Modulu hau 3 orduko bi saiotan garatzen da, ikuspegi teknikoa eta praktikoa landuta. Ikuspegi horrek aukera ematen die enpresei negozio-eredu iraunkorretarako trantsizioa prestatzeko, ebidentzia egiaztagarriak eratuta.
| DESKRIBAENA | DATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude) |
| 1. SAIOA: Aholkularitza eta laguntza Europako taxonomiarekin bat datozen jarduera hautagarriak identifikatzeko prozesuan. (Iraupena - 3 ordu) |
|
| 2. SAIOA: DNSH (Do No Significant Harm) printzipioa betetzea (Iraupena - 3 ordu) |
|
Basque Circular Hub - BILBAO Plaza Ensanche, 11 48009, Bilbao
Ihobe- Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011