- Ekonomia zirkularra
Nola iritsi
Ihobe- Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
Basque Circular Hub - VITORIA-GASTEIZ Cuadrilla de Salvatierra-Agurain Kalea 1, 01013, Vitoria-Gasteiz
ISO arauak erabiliz, zirkulartasuna neurtzeari buruzko ikastaroa: Nazioarteko estandarrak ebaluazio zorrotz eta alderagarria lortzeko
Ekonomia zirkularrerantz goazen egungo testuinguruan, enpresek irizpide komun, egiaztagarri eta nazioartean bateragarriak direnak erabiliz neurtu behar dute beren jarduna. ISO 59000 arau-familia berriak behar horri erantzuten dio, produktuen, prozesuen eta negozio-ereduen zirkulartasuna ebaluatzeko metodologia estandarizatuak eskainiz.
Euskadi ETE Zirkularraren 2025. urteko programazioaren barruko «Zirkulartasuna neurtzeko bateragarritasuna ISO arauen familiari esker» deritzon moduluak funtsezko estandar horiek aplikatzeko moduari buruzko prestakuntza eguneratua eta teknikoa eskaintzen die profesionalei.
Zertarako erabili ISO arauak zirkulartasuna neurtzeko?
ISO arauek oinarri sendoa ematen dute ondokoetarako:
Hala berean, arau horiek elkarreragingarritasunik edo aitorpen instituzionalik ez duten metodologia propioak edo partzialak ugaritzea saihesten dute.
Neurtu zure zirkulartasuna nazioartean onartutako estandarrak erabiliz. Eman izena eta ikasi ISO arauak erabiltzen zure produktuen eta prozesuen balio zirkularra egiaztatu, hobetu eta komunikatzeko.
Zer ikasiko duzu modulu honetan?
Prestakuntza-jarduera 2 orduko saio bakarrean garatzen da, argitaratu berri diren edo argitaratzeko hurrean dauden ISO arauen aplikazio praktikoan oinarrituta. Gainera, produktuaren zirkulartasunaren fitxa teknikoaren egitura aurkeztuko da, oso erabilgarria baita ingurumen-txostenetan edo lizitazio publikoetan baliatzeko edo produktuaren pasaporte digitala garatzeko oinarri gisa.
Moduluaren helburua da arau-hizkuntza ekintza zehatz bihurtzea, eta erakundeek esparru horiek arian-arian har ditzaten erraztea.
| DESKRIBAPENA | DATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude) |
| 1. SAIOA: ISO 59004:2024, ISO 59010:2024, ISO 59020:2024, ISO/FDIS 5904 arauetan ezarritako edukiak eta metodologiak Produktuaren zirkulartasun-fitxa. (Iraupena - 2 ordu) |
|
Ihobe- Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
Basque Circular Hub - VITORIA-GASTEIZ Cuadrilla de Salvatierra-Agurain Kalea 1, 01013, Vitoria-Gasteiz