- Ekonomia zirkularra
Leku mugatuak
Zirkulartasunari, Produktuaren Pasaporte Digitalari eta Europako industria-lehiakortasunari buruzko araudi-berrikuntzak eta enpresentzako joera nagusiak
Europako ekonomia zirkularraren agenda aurrera egiten ari da, eta enpresek produktuak diseinatzeko, materialak kudeatzeko, merkatuetara sartzeko eta bezeroen, administrazio publikoen nahiz finantza-erakundeen eskakizunei erantzuteko modua pixkanaka eraldatuko duten ekimen berriak garatzen ari dira.
Azken hilabeteetan aurrerapen esanguratsuak egin dira hainbat arlo giltzarritan, hala nola Produktuaren Pasaporte Digitalaren hedapenean, zirkulartasunari eta birziklatutako edukiari buruzko eskakizun berrietan, eta produktuen ingurumen-inpaktuen neurketan.
Bestalde, enpresen informazioari eta behar bezalako diligentziari lotutako aurrerapenek, hainbat betebehar arautzaile sinplifikatzeko neurriekin batera, eta Europako industria-lehiakortasuna indartzera bideratutako ekimenek, eraldaketa betean dagoen araudi-eszenatokia osatzen ari dira.
Ekostegun honetan 2026an izandako araudi-berrikuntza eta joera nagusiak aztertuko dira, baita urteko bigarren seihilekorako aurreikuspenak ere. Horretarako, ikuspegi praktikoa eskainiko da euskal enpresentzat izan dezaketen eraginari buruz, eta etengabe aldatzen ari den araudi-testuinguru batean lehiakortasuna mantentzeko aurrea hartu beharreko erabakiei buruz.
Jardunaldiak aukera emango du industriarentzat garrantzi handiena duten ekimenak identifikatzeko, haien garapen-maila ezagutzeko eta ekonomia zirkularrago, efizienteago eta erresilienteago baterantz bideratutako Europako trantsizio-estrategiaren barruan nola txertatzen diren ulertzeko.
Ekitaldia online egingo da, eta doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda.
09:30
Iñigo Aizpuru Llanos, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
09:40
Urteko lehen seihilekoan izandako araudi-berrikuntza nagusiak eta aurreikusitako hurrengo urratsak.
10:40
11:00