Skip to main content

Greenwashinga saihestu eta merkatuan konfiantza sortu: ingurumen-komunikaziorako gakoak

Ekosteguna

Iraunkortasunari buruz komunikatzea gero eta garrantzitsuagoa da, baina baita konplexuagoa ere. "Zirkularra", "karbono-neutroa", "birziklagarria", "ekoa" edo "inpaktu txikikoa" bezalako kontzeptuak marketin-mezu hutsak izatetik, ebidentzia sendoetan eta irizpide gardenetan oinarritu behar diren adierazpenak izatera igaro dira.

Kontsumitzaileak trantsizio ekologikorako ahalduntzeari buruzko 2024/825 (EB) Zuzentaraua aplikatzen hasteak aldaketa esanguratsua ekarriko du merkatura zuzendutako ingurumen-komunikazioaren arauetan. 2026ko irailetik aurrera, berariaz debekatuta egongo dira gaur egun ohikoak diren zenbait jardunbide; besteak beste, "berdea", "ekologikoa" edo "ingurumena errespetatzen duena" bezalako adierazpen orokorrak erabiltzea aitortutako justifikaziorik gabe, karbono-konpentsazioetan soilik oinarritutako klima-adierazpenak egitea edo ziurtapen-sistemek babesten ez dituzten jasangarritasun-etiketak erabiltzea.

Era berean, Europako Batzordeak aurrera jarraitzen du ingurumen-adierazpenak justifikatzeko eta egiaztatzeko eskakizun zorrotzagoak garatzen, eta horrek are gehiago indartzen du edozein komunikazio informazio objektibo, garden eta egiaztagarrian oinarritzeko beharra.

Ekostegun honek ikuspegi praktikoa eskainiko du betebehar berri horien eta horiek enpresa-komunikazioan, marketinean, produktuen etiketatzean, jasangarritasun-memorietan eta ingurumen-adierazpenetan izango duten eraginaren inguruan. Benetako adibideen eta greenwashing kasu ohikoenen bidez, arrisku-egoera nagusiak aztertuko dira, baita ingurumen-komunikazio zorrotza, sinesgarria eta Europako esparru berriarekin lerrokatua garatzeko gakoak ere.

Saio hau bereziki zuzenduta dago jasangarritasunaren, komunikazioaren, marketinaren, kalitatearen, produktuaren eta araudia betetzearen arduradunei, beren ingurumen-mezuak araudi-esparru berrira egokitu behar dizkietenei.

Ekitaldia online izango da eta doakoa, aldez aurretik izena emanda.

Schedule

Programa / 2026ko urriaren 22a

09:30

Hasiera

José Mª Fernandez, Ekonomia Zirkularreko zuzendaria, Ihobe, S.A.

09:35

Ingurumen-adierazpenetarako Europako esparru berria: zergatik ari den Europa greenwashing-aren aurka jarduten

  • 2024/825 (EB) Zuzentarauaren aplikazioan sartzea.
  • Green Claims ekimenaren egungo egoera.
  • ESPR Erregelamenduarekiko, Produktuaren Pasaporte Digitalarekiko, produktuaren ingurumen-informazioarekiko eta merkatuaren eskakizun berriekiko lotura.
  • Komunikazio desegoki bati lotutako arrisku juridikoak, komertzialak eta ospe-arriskuak

09:55

Zer komunikatu dezakegu eta nola komunikatu behar dugu

  • Erakundearen eta produktuaren ingurumen-adierazpenak.
  • B2C komunikazioa eta B2B komunikazioa.
  • Adierazpen esplizituak, inplizituak eta konparatiboak.
  • Etiketak, ziurtagiriak eta ingurumen-adierazpenak.
  • Greenwashing-era eramaten duten akats nagusiak.

10:15

Erakunde, produktu eta zerbitzuentzako Ingurumen Komunikazioaren Gidaren aurkezpena

  • Kasu praktikoak: benetako ingurumen-mezuen azterketa kritikoa.

10:40

Eskuragarri dauden erreferentziak eta tresnak

  • Eskuragarri dauden erreferentziak eta tresnak.
  • Produktuarekin, Produktuaren Pasaporte Digitalarekin (DPP) eta ingurumen-komunikazioarekin lotutako hurrengo jarduketak.

10:45

Galdera txanda irekia eta itxiera