Skip to main content

Neurtzea erakunde zirkularrago baterantz aurrera egiteko. Sektore elektrikoko kasu praktikoak

Medir para avanzar hacia una organización más circular. Casos prácticos en el sector eléctrico

Ekonomia zirkularrak berekin dakar gehiago egitea gutxiagorekin, lehiakortasuna areagotuz eta ingurumen-inpaktuak murriztuz. Kontzeptua argi dago, baina neurtzen zaila da, batez ere erakundeentzat.

"Hobetzeko neurtzea" asmoarekin, Ihobe sozietate publikoak azterketa bat egin du erakundeek ekonomia zirkularraren arloan duten eginkizuna ebaluatzeko erabiltzen dituzten tresnei buruz. Azterketan, sektore elektrikoa hartu da sektore pilotu gisa; nolanahi ere, ondorioak beste edozeinetara zabal daitezke.

Jardunaldi honetan, honako hauek aurkeztuko dira: egindako azterketaren ondorioak, erakundeen zirkulartasuna ebaluatzeko nazioarteko metodologia bat eta ekonomia zirkularreko ISO estandarren garapenean izandako aurrerapenak.

Gainera, Iberdrola eta EDP enpresen bi arrakasta-kasu azalduko dira –Basque Ecodesign Center-eko erakunde bazkideak biak–: Ihobe sozietate publikoaren laguntzarekin, ekonomia zirkularraren adierazleak kudeaketan txertatzeko prozesuari ekin diote.

Halaber, Energiaren Klusterrak energiaren sektorerako ekonomia zirkularreko interes-eremuak identifikatzen ari den azterlana aurkeztuko du, Aclima Klusterrarekin lankidetzan.

Jardunaldia bereziki garrantzitsua da beren prozesuetan ekonomia zirkularraren irizpideak sartu nahi dituzten industria-enpresentzat, bai eta halakoen hornidura-katearentzat ere, enpresa horiek bultzatuko baitute.

Schedule

2020ko azaroaren 10a

10:10

Ekonomia zirkularra erakunde batean. Zertarako eta nola neurtu?

  • Iñigo Aizpuru de Llanos, Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Ekonomia Zirkularraren arloa

10:25

Aurrerapenak ekonomia zirkularreko ISO arauen garapenean

  • Iván Moya, Asociación Española de Normalización-UNE elkarteko Standarization Technical Officer

10:40

Circular Transition Indicators

(ingelesezko hitzaldia)

  • Brendan Edgerton, World Business Council for Sustainable Development-WBCSDko Ekonomia Zirkularraren zuzendaria

11:00

Basque Ecodesign Center-en esperientziak: Iberdrola.

Ekonomia zirkularreko adierazleak kalkulatzeko eta adierazleak  ingurumen-plataforman txertatzeko pilotajea.

  • Emilio Tejedor, Iberdrolako Ingurumen-arduraduna

11:20

Basque Ecodesign Center-en esperientziak: EDP.

Adierazleak kalkulatzeko eta EDPren Ekonomia Zirkularraren Estrategian integratzeko pilotajea.

  • Ana Álvarez, EDPren Ingurumen Garapeneko arduraduna

11:40

Ekonomia zirkularreko esparru interesgarriak energiaren sektorerako.

  • Begoña Molinete, Energia Klusterraren proiektuen arduraduna (Basque Energy Cluster)

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM