- Ingurumen-komunikazioa
Ingurumen Komunikazioko Eskolaren 2026ko Memoria
Ingurumen Komunikazioko VIII. Eskolak komunikazio profesionalek, kazetariek eta eremu publikoko arduradunek partekatutako erronka batean jarri du arreta: nola eraiki klima aldaketagatiko kezka herritarren inplikazio eta ekintza bihurtzeko gai diren kontakizunak.
Ihobek eta Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak (APIA) antolatuta, Ingurumen Komunikazioko Eskolaren zortzigarren edizioa egin da 2026an, ‘Klima narratibak: ekintzarako kontakizunak’ izenburupean.
Jardunaldiak komunikazioaren, kazetaritzaren, ingurumen hezkuntzaren eta kudeaketa publikoaren arloko profesionalak bildu ditu Donostiako Miramar Jauregian, EHU-UIKren Udako Ikastaroen esparruan, ezagutza
zientifikoa ekintza kolektiboa bultzatzeko gai diren kontakizun bihurtzeko moduari buruz hausnartzeko.
Elkarrizketa inspiratzaileen, esperientzia praktikoen eta parte hartzeko espazioen bidez, Eskolak hainbat gai aztertu ditu, hala nola kontakizunen boterea, ikus-entzunezko hizkuntza, natura entzutea edo herritarren
parte hartzea.
Ekoetxea Txingudira egindako bisitarekin osatu da programazioa, aurrez aurreko modalitatean bertaratutakoentzat, eta online "Estrategia eta klima narratiba berriak: klimaz hitz egin mobilizatzeko" tailerrarekin.