Skip to main content

Produktuaren pasaporte digitala: lege-betekizun bat baino askoz gehiago

Ekosteguna

Produktuen Pasaporte Digitala (DPP, ingelesezko siglak) EBk martxan jarriko duen nahitaezko erregistro digital berria da, eta produktu baten jasangarritasunari, materialei eta trazabilitateari buruzko informazio zehatza jasotzen du QR kode baten bidez. Ekonomia zirkularra bultzatzeko balio du, konponketa eta birziklapena erraztuz, eta, aldi berean, gardentasuna hobetzen du kontsumitzaileentzat eta agintarientzat.

Ekosteguna honetan azalduko da zer den tresna berri hau, nori eragiten dion eta zer informazio jasoko duen merkatu-tresna berri honek, Europako merkatuan dauden produktuen informazioaren gardentasuna eta trazabilitatea hobetzea helburu duena.

Era berean, enpresa derrigortuentzat nahiz oraingoz derrigortuta ez dauden baina prestatzen hasi nahi duten enpresentzat dituen inplikazio praktikoak aztertuko dira.

Ekosteguna bereziki honako hauetara bideratuta dago:

  • Produktu propioa duten industria-enpresetara,
  • Europako balio-kateetan jarduten duten ETEetara, azken produktuaren osagaiak garatzen dituztenetara,
  • Jasangarritasun, estrategia, araudi-betetze eta berrikuntzako arduradunetara,
  • Enpresa-laguntzako erakunde, kluster eta lehiakortasun-agenteetara,
  • Enpresei araudi-egokitzapeneko prozesuetan laguntzen dieten lantalde tekniko eta aholkularitzetara.

Schedule

Programa / 2026ko maiatzaren 21a

09:30

Hasiera

09:40

Produktuen Pasaporte Digitala

Funtsezko alderdiak:

  • Aplikazio-esparru juridikoa
  • Eragindako produktu-kategoriak eta ezarpen-egutegia
  • Eskatutako informazioaren tipologia
  • Produktuen Pasaporte Digitalerako Europako erregistro zentralaren abian jartzea
  • Lotutako araudia

Ihoberen zerbitzuak eragindako enpresei laguntzeko: nondik hasi?

José Mª Fernández Alcalá

Ekonomia Zirkularreko zuzendaria · Ihobe

10:30

Galdera‑txanda irekia eta itxiera

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM