2025eko maiatzaren 17a
2019ko Euskadiko berotegi-efektuko gasen isurien inbentarioa
1990ean, Euskadik 20,8 milioi tona CO2 baliokide isuri zituen; 25,5 milioi tona 2005ean; eta 18,6 milioi tona 2019an. 2005. urtearekin alderatuta, isuriak % 27 murriztu dira; 1990. urtearekin alderatuta, berriz, % 11 murriztu dira .
BEG isuriak, CO2 baliokidetan neurtuta, % 2 murriztu dira 2019an 2018. urtearekin alderatuta, eta, balio absolutuetan, 18,6 milioi tonatan kokatu dira. Azken urteko isuriak sektore ia guztietako isurien beherakada orokorrak baldintzatu ditu, nekazaritza-sektorean hazkunde txiki bat izan ezik. Lurraren erabileren sektorean, lurraren erabileren aldaketan eta basogintzan (LULUCF) 1,7 milioi tona finkaturen xurgapena egon da 2019an.