- Ingurumen-plangintza
Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Planaren azken ebaluazio-txostena
Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024ko Planaren azken ebaluazioaren txostenaren helburuak hauek dira: alde batetik, planaren betetze-maila ebaluatzea. Horretarako, garatutako ekintzak, eskuratutako lorpen eta emaitza nagusiak eta plana betetzean detektatutako aurrekontu-desbideratzeak analizatu dira. Beste alde batetik, inpaktu orokorra baloratzea. Horretarako, jarraipen- eta emaitza-adierazleen bilakaera aztertu da, baita ere jarduketa-lerroek planaren helburu estrategikoei egin dizkieten ekarpenak.
Azken ebaluazio honen xedea da ekonomia zirkularraren inguruan egingo diren hurrengo planetan definituko diren lehentasunak, helburuak, jarduketak eta beharrezko baliabideak definitzen laguntzea. Horretaz gain, ziurtatuko da aurrekoak koherenteak direla Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030en esparru estrategikoarekin (ikuspegia eta misioa, helburu estrategikoak, eremuak eta jarduketa-lerroak).