- Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen Koiunturari buruzko 2025eko txostena
Euskadiko Ingurumen Koiunturari buruzko 2025ko txostena helburu bikoitza du: ingurumen-bektore nagusien azken aldiko bilakaeraren berri ematea eta lurraldearen ingurumen-koiunturaren ezaugarri diren joera garrantzitsuenen irakurketa sintetiko eta ulergarria erraztea. Helburua da ingurumenaren egoeraren irudi argia eta eguneratua ematea, zehatz-mehatz erakutsiz zer gertatzen ari den eremu bakoitzean, non gertatzen diren aurrerapenak eta non irauten duten erronkek, eta egungo ibilbidea zein neurritan hurbiltzen den edo urruntzen den ezarritako helburuetatik.
2025eko edizioak txostenaren lehen edizioan hasitako ikuspegia sendotzen du, ingurumen[1]gai handietan oinarritutako egiturari eutsiz, beti ere Europako Ingurumen Agentziak definitutako bektoreekin lerrokatuta eta EAEko testuinguru sozioekonomikora egokituta. Erabilitako adierazleak batez ere Eusko Jaurlaritzaren eta Eustaten estatistika ofizialetatik datoz, baita Europako erreferentzia iturrietatik ere, txostena prestatzeko unean eskuragarri zeuden datu berrienak barne hartuta.
Oro har, Euskadiko Ingurumen Koiunturari buruzko 2025eko Txostenak lurraldearen ingurumen-bilakaeraren irakurketa sintetiko eta eguneratua eskaintzen du, epe labur eta ertainean trantsizio energetikoaren, ingurumenekoaren eta industrialaren agendak markatuko dituen aurrerapenak, tentsioak eta erronkak azpimarratuz