Skip to main content
2026ko martxoaren 27a
  • Erosketa berdea

Ingurumen klausulak txertatzeari buruzko jarraibidea

Deskargatu

Argitalpena hemen eskuragarri: ES | EU

Eusko Jaurlaritzak 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programarekin dituen konpromisoak kontuan hartuta, eta lehenetsitako kategorietara bideratuz, eta, aldi berean, Jaurlaritzak eta administrazioek koordinatutako mezu batetik abiatuta administrazioaren zeregin eredugarria sustatuz, joan den martxoaren 7an 1/2023 jarraibidea onartu zen, 2023ko martxoaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren, erakundeen eta sektore publikoko gainerako erakundeen erosketan eta kontratazioan ingurumen klausulak txertatzeari buruzkoa.

Jarraibidea aipatutako Ekonomia eta Ogasun Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak elkarlanean egin dute, Ihobe sozietate publikoaren bidez; izan ere, Ihobek idazkaritza teknikoarekin lotutako lanak egin ditu 2023rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programan.

Jarraibide honekin, Ekonomia eta Ogasun Sailak Eusko Jaurlaritzako sail guztiei eta elkartutako erakundeei eskatu die produktu, zerbitzu eta obren 31 kategoriatako lizitazioetan gutxieneko ingurumen irizpideak txertatzeko.

Jarraibideak, 31 kategoria hauetako bakoitzerako, lizitazio guztietan prozedura irekiaren eta prozedura ireki sinplifikatuaren bidez txertatu beharreko ingurumen irizpideak zein izan behar diren zehazten du, eta administrazio klausulen eta baldintza tekniko berezien agirietan txertatu beharreko ingurumen klausulak ezartzen ditu; zehazki, honako hauen definizioan: kontratuaren xedea, kaudimen irizpideak, baldintza teknikoak, esleipen irizpideak eta/edo gauzatzeko baldintza bereziak.

Agian hau ere interesatzen zaizu

 2024ko Erosketa Berdearen Programaren jarraipen-txostena
2026ko martxoaren 3a
  • Erosketa berdea
2024ko Erosketa Berdearen Programaren jarraipen-txostena
Euskadiko erosketa eta kontratazio berdearen programa 2030 - Jarraipen txostena
2025eko martxoaren 17a
  • Erosketa berdea
Euskadiko erosketa eta kontratazio berdearen programa 2030 - Jarraipen txostena
Euskadiko Erosketa Publiko Berdearen 2022ko txostena
2024ko urtarrilaren 27a
  • Erosketa berdea
Euskadiko Erosketa Publiko Berdearen 2022ko txostena
2021eko jarduera txostena. Euskadiko erosketa eta kontratazio berdearen programa 2030
2022ko apirilaren 1a
  • Ingurumen-plangintza
  • Erosketa berdea
2021eko jarduera txostena. Euskadiko erosketa eta kontratazio berdearen programa 2030