2026ko otsailaren 12a
- Ingurumen-komunikazioa
Kazetarientzako erosketa publiko berdeari buruzko gida azkarra
Ihobek, zentratutako erakunde publikoa den aldetik, hedabideen zabalkuntza-lanarekin kolaboratu nahi du, lana errazten dieten, erosketa publiko berdeari buruzko, informazioa eta baliabideak jarriz haien profesionalen eskura.
Gaur egungo testuinguruan, informazioa inoiz baino ugariagoa da, eta makina bat hedabide eta informazio-agente aritzen da albisteak hedatzen; bada, testuinguru horretan, hedabideetako kazetariak ingurumen-gai konplexuak jorratu behar izaten dituzte sarritan, denbora gutxi izanik agertzen zaien errealitate konplexu hori interpretatzeko eta testuinguruan behar den bezala kokatzeko.