Skip to main content
2026ko maiatzaren 12a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
  • Hondakinak

Basque Green Deal, bidezko garapen jasangarrirako euskal eredua

Basque Green Deal, bidezko garapen jasangarrirako euskal eredua

Basque Green Deal izenekoak emisioak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuak jasotzen ditu, baina ez da esparru horietara mugatzen, eredu ekonomiko gisa sortu baita, industria eta teknologia baitira palanka nagusiak; beraz, zientzia, teknologia, ekonomia zirkularra, industria, trantsizio energetikoa edo elikaduraren katea bera helburu berarekin lerrokatzen dira, bidezko garapen jasangarriarekin, alegia.

Etorkizuneko lehiakortasun-eredu horrek arau-testuinguru berri bat eskatuko du, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritza dagoeneko lanean ari da Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege berri batean, Europako zuzentarau eta adierazleekin lerrokatuta. Legea da isurketak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuetan aurrera egitea ahalbidetuko duen tresna, eta neutraltasun teknologikoaren printzipioan oinarrituta egongo da.

Hauek dira lan-ildoak, Europako Itun Berdearen printzipio nagusiekin lerrokatuta:

  • Energia berriztagarrien aldeko apustua:
    • Ekiola, energia fotovoltaikorako kooperatibak sortzea
    • Energia berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala
    • Parke eoliko berriak
    • Gauzatu energia programa, Euskadiko udalerrietan energia garbien inbersioak finkatzeko
  • Industria jasangarria:
    • Basque Circular Hub
    • Basque Ecodesign Center
    • Karbono-aztarna murrizteko tresna
  • Mugikortasun jasangarria:
    • Hidrogenoaren Euskal Estrategiae
    • Energy Intelligence Center
    • Gigafactoria Basquevolt
    • Mubil, elektromugikortasun zentria
    • Renove plana
  • Biodibertsitatea babestea eta kutsadura murriztea:
    • Natura Ondareari buruzko legea
    • Uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetzea
    • 2030erako saneamendu-sistemaren %100 eguneratzen egotea
  • Elikadura “landa eremutik mahaira”:
    • Nekazaritza ekologikoari eta Km0 produktuari laguntzeko programak
    • Elikagai-xahutzearen aurkako ekimena
    • Landaren eta itsasertzaren garapenari laguntzea
    • Belaunaldi-txanda lehen sektorean

Ekimen horiek guztiak aurrera eramateko, erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa izango da, baita eragile pribatuen laguntza ere; horregatik, hainbat hitzordu zehaztu dira datozen hilabeteetarako. Erakunde eta enpresa mailako topaketak, eragile bakoitzaren konpromisoa berretsiko dutenak:
  • Alkateen Ituna, maiatzaren 19an
  • Udalsarea 2030, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea konpromisoa berritzea
  • Basque Ecodesing Center eta Ingurumen-aztarna murrizteko metodologia
  • Ekiola, Ekian edo Ekienea energia-programak garatzea


Halaber, sustapen-, sentsibilizazio- eta dibulgazio-ekintzak landuko dira:
  • Bioterra azoka, Ficoba
  • Jarduerak Europako Green Week-en
  • EHUko udako ikastaroetan 20 jarduera baino gehiago antolatzea eta laguntzea


Ekimen horiek guztiak mugarri garrantzitsuak izango dira Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren 26. edizioan Euskadi Glasgowko COPera eramango duen ibilbidean.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin
2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin