Skip to main content
2026ko irailaren 27a
  • Klima aldaketa
  • Biodibertsitatea

Nola sartu klima-aldaketa Euskadiko naturagune babestuen plangintzan eta kudeaketan

Dokumentuaren helburua da eremu babestuetan ekintza klimatikoa erraztea, ikuspegi klimatikoa integratzeko aukera ematen duen metodologia baten bidez. Metodologia 4 Fasek eta 44 irizpidek ditu, klima aldaketa Natura 2000 eremu baten Kudeaketa Planean txertatzeko egin beharreko urratsak ezartzen dituztenak. Tresna horrek autodiagnostikorako eta klima aldaketa kudeaketa dokumentuetan sistematikoki sartzeko gida gisa balio du. Horretarako, arinketa eta egokitzapena sustatzeko erabil daitezkeen gomendioak eta erreferentzia espezifikoak sartu dira eremu babestuen plangintzan. Kasu praktiko bat erabili da, tresna horren potentziala eta lor daitezkeen emaitzen tipologia adibideekin irudikatzeko.

Dokumentuarekin batera, honako eranskin hauek daude:
  • Natura 2000 Sarearen Kudeaketa Plan bat klima aldaketaren ikuspegitik aztertzeko autoebaluazio-formularioa: 44 irizpideren bidez Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentu batean ikuspegi klimatikoa sartzea ebaluatzeko txantiloia.
  • EAEko Natura 2000 Sarearen Kudeaketa plan bat klima-aldaketaren ikuspegitik egokitzeko analisirako egiaztapen-zerrenda: natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentu batean ikuspegi klimatikoa txertatzeko gomendio eta erreferentziak eta 44 irizpide jasotzen dituen egiaztapenen zerrenda.

Agian hau ere interesatzen zaizu

Emisio gutxiko eremua - UDALSAREA 2030 lantaldearen gakoak eta ikaskuntzak
2026ko martxoaren 20a
  • Klima aldaketa
Emisio gutxiko eremua - UDALSAREA 2030 lantaldearen gakoak eta ikaskuntzak
Euskadiko klima eta energiaren tokiko planak egiteko gida
2026ko martxoaren 13a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Euskadiko klima eta energiaren tokiko planak egiteko gida
Energiaren eta klimaren ikuspegia Euskadiko Aurrekontu Orokorretan txertatzeko gida metodologikoa
2025eko abenduaren 15a
  • Klima aldaketa
Energiaren eta klimaren ikuspegia Euskadiko Aurrekontu Orokorretan txertatzeko gida metodologikoa
Euskadiren Ekarpen Zehatza (NDC) Parisko Akordioari (2025)
2025eko abenduaren 11
  • Klima aldaketa
Euskadiren Ekarpen Zehatza (NDC) Parisko Akordioari (2025)