Ingurumen-erronka premiazkoena Klima-aldaketa planetako nazio guztiek aurrez aurre dituzten ingurumen-erronka premiazkoenetako bat da. NBEren Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) adierazi duenez, XX. mendearen erdiaz geroztik atmosferan gertatutako berokuntza globala gizakion jardunak eragindakoa da. Azken 150 urteetan, munduko tenperatura 0,8 ºC inguru igo da, eta aurreikusita dago igotzen jarraituko duela. Klimaren aldaketa horiek zuzeneko ondorioak izaten ari dira sektore batzuetan, hala nola nekazaritzan, basogintzan, energiaren ekoizpenean, turismoan eta –oro har- azpiegituretan. Gaur egun, Europako Hegoaldea da klima-aldaketaren zuzeneko ondorioak gehien pairatzen dituzten eskualdeetako bat. Ondorio horien artean, besteak beste, tenperaturaren igoerak, uholdeak eta lehorteak daude. Euskal Autonomia Erkidegoan, berotegi-efektuko gasen emisioak (BEG emisioak, klima-aldaketaren eragileak) % 1 igo ziren 2015ean, aurreko urtekoekin alderatuta. 2005 urtekoekin alderatuta, berriz, emisioak % 24 jaitsi dira, eta, hortaz, 2050erako Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiaren helburuak lortzeko ezarritako bidearen mailaren azpitik daude apur bat, bertan ezarritako helburua 2030 urtean % 40ko murrizketa lortzea baita.
Klima Aldaketa modu interaktiboanJarraian, informazio antolatzeko eta aurkezteko kartografia erabiltzen dituzten tresnak, modu interaktiboan irudika ditzazkezu. Tresna hauen bidez, honako gai hauei heltzen zaie, besteak beste: Euskadiko Natura 2000 Sarearen kalteberatasuna klima-aldaketaren aurrean; mende amaierarako aurreikusten diren klima-eszenarioak; edo 2050rako Euskadiko Klima-aldaketaren Estrategian –KLIMA2050- aurreikusitako ekintzak eta ekimenak. Mapa elkarreragileek eduki aberastuak integratzen dituzte, hala nola testua, argazkiak, bideoa eta audioa. Horri esker, erabiltzaileek informazio geoerreferentziatuta kontsultatu ahal izango dute gai hauei buruz: inpaktuak, kalteberatasuna, arriskuak edo klima-aldaketari egokitzeko neurriak, hori guztia Euskadiri dagokionez. Gainera, mapa horiei esker, Euskadin alor horietan gauzatutako jardunbide egokiak ezagutu daitezke. Tutoretza-bideoa: Nola erabili Ihobe sozietate publikoaren Eszenarioen eta Datuen Serieen Bisorea
KLIMA-ALDAKETAREN EUSKADIKO ASTEAASTEKLIMA - Klima-aldaketaren Euskadiko Astearen helburu nagusia da herritarren artean zabaltzea klima-aldaketaren kontrako konpromiso pertsonala. Ingurumen Sailak “Ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da” leloa abiapuntutzat hartuta sustatutako ekimen honetan denetariko ekintza asko antolatu dira (hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak, bisita teknikoak, ipuin-kontalariak, erakusketak, zinemaldiak), batzuk administrazio publikoen esku eta beste batzuk enpresen esku. Ekintza horien guztien xedea klima-aldaketaren kontrako borroka herritarren eguneroko bizitzan txertatzea da, banakako konpromiso gisa. ASTEKLIMA 2019 Klima-aldaketaren Euskadiko Astearen lehen edizioa 2019an egin zen; orduan, 6.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten EAEko 47 udalerritan antolatu ziren 16 ekitalditan. ASTEKLIMA-ren webgunea
Klima-aldaketari Egokitzeko KLIMATEK Proiektuak Deskargatu Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen sailaren bitartez, diru-laguntzak eskaintzen ditu klima-aldaketari egokitzera zuzendutako berrikuntza- eta demostrazio-proiektuak garatzeko, “KLIMATEK I+B+G” laguntzen deialdiaren bidez.Laguntza horiek zuzentzen dira bai Teknologiaren Euskal Sareko eragiletzat hartzen diren pertsona juridikoei eta bai industriaren, merkataritzaren edo zerbitzuen arloko jarduerak gauzatzen dituzten erakunde pribatuei.Laguntzetarako deialdi bakoitzean aurkezten diren proposamenek erraz erreplikatu daitezkeen metodologiak eta aplikazio pilotuak definitu behar dituzte, Euskadiko eragile guztiek egunerokoan erabil ditzaketen mapak edo beste produktu batzuk sortu behar dituzte, edo saiakuntza-bankuak identifikatzea eta aukeratzea ahalbidetu behar dute, klima-aldaketaren efektuak epe ertainera monitorizatzeko eta, horren bidez, jarduteko neurri, irizpide eta baldintzak definitzeko.Proposamenak baloratzerakoan, honako hau hartzen da kontuan: klima-aldaketari egokitzearen ikuspuntutik berritzaileak izatea; lan-metodologia; baliabideen egokitasuna; emaitza ukigarri, praktiko eta erreplikagarrietara orientatuta egotea; eta proiektuaren garrantzia KLIMA 2050 Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiaren helburuei begira.
Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokia Bere 2007ko txostenean, NBEren Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak mendi-eremuak identifikatu zituen klima-aldaketaren aurrean bereziki sentikorrak diren eremu bezala.2010ean, Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) –Euskadi beraren partaidea da- abian jarri zuen Klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC), helburu hauekin: Klima-aldaketak Pirinioetan dituen inpaktuei buruz dagoen ezagutza konpartitzea eta kapitalizatu beharreko ezagutza berria identifikatzea. Naturaguneek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasuna eta horren inpaktu sozioekonomikoa aztertzea, batez ere tokiko biztanleriari dagokionez. Jarduera ekonomikoen eta natura-inguruneen egokitzapena hobetzeko gomendio eta aholku operatiboak prestatzea, Mendigunearen eta bertako herritarren garapen harmoniatsua sustatuz. OPCCRren lanak gizarteari eta eragile sozioekonomikoei ezagutzera ematea. Pirinioak bistaratzen laguntzea klima-aldaketari buruzko behaketa eta egokitzapenaren arloetan, bai Europan eta bai nazioartean, eta Behatokiaren europar sare bat sortzearen alde egitea. Ihobe sozietate publikoa OPCC proiektuaren 11 bazkideetako bat da, Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko lurralde-lankidetzako POCTEFA europar proiektuaren baitan. Gaur egun, OPCC-POCTEFA proiektua bost ekintza nagusiren inguruan dago egituratuta: klima, ura, biodibertsitatea, basoak eta arrisku naturalak. Ihobe sozietate publikoa da proiektuaren burua, eta espainiar alderdia koordinatzen du biodibertsitatearen eremuan.
Klima Aldaketaren Euskal Estrategia (Klima 2050) hiri-eremuetan hedatzeko Urban Klima 2050 proiektuak Europar Batasunaren onarpena izan du, klima-aldaketa arintzeko eta/edo berari egokitzeko Proiektu Integratuen Arloaren baitan. Proiektuaren liderra Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saila da, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez. Urban Klima 2050 proiektua aukera da erronka horri heltzeko Euskadiren ikuspegitik, lurralde gisa. Oso garrantzi handiko LIFE proiektu integratua da: 5 urteko iraupena. 19,8 milioi euroko zuzeneko inbertsioa (EBren 10,2 milioi). 625 milioi euro baino gehiago mobilizatzea espero da. 20 erakunde bazkide. 40 ekintza zehatz barne hartzen ditu. LIFE URBAN KLIMA 2050 proiektuaren informazio-txostena
Partzuergoak 20 erakunde elkartzen ditu, eta modu koordinatuan lan egiten dute erakunde horiek Urban Klima 2050 proiektuan ezarritako helburuak lortzeko. •Ihobe: Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ingurumen jarduketarako sozietate publikoa da, Udalsarea 2030 foroaren idazkaritza nagusi gisa aritzen da, eta Klima 2050 Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategiaren jarraipena eta, hori hedatzeko, eragileen eta administrazioen arteko koordinazioa sustatzeko lana egiteko mandatua du. Enpresa hori proiektuaren liderra eta koordinatzailea da, eta erraztaile gisa arituko da proiektuko ekintza gehienak gauzatzeko. •Eusko Jaurlaritza: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak (Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren bidez), Osasun Sailak eta Portuek izango dute konpromisoa, Eusko Jaurlaritzaren barruan, eragileak mobilizatzeko, proiektuko dagozkien ekintzak egin ditzaten. •Foru Aldundiak: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien presentzia funtsezkoa da klima-aldaketaren arloko politikak abiarazteko. •7 udal: Bakio, Bermeo, Bilbo, Donostia, Gernika-Lumo, Gasteiz eta Zarauzko udalak arituko dira lanean dagozkien udalerrietan klima-aldaketaren arloko ekintzak abiarazteko. •Lurralde-agentziak: EEE (Energiaren Euskal Erakundea) eta URA (Uraren Euskal Agentzia) euren jarduera-eremuekin lotutako hainbat ekintzatan nahasiko dira. •5 teknologia-zentro (teknologia-ikerketa eta -garapena): Azti, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun zentroek teknologiaren alorreko laguntza emango dute hainbat proiektutan, emaitzak zabaltzen laguntzeaz gain, mintzaldien, argitalpenen eta antzekoen bidez. •Naturklima: Duela gutxi sortutako fundazio horrek ekintzak abiarazi, sustapen-lana egin eta hezi egingo du klima-aldaketaren arloan, Gipuzkoan.
KLIMA2050 Klima-aldaketaren Euskadiko EstrategiaEuskadiko klima-aldaketaren aurkako ekintzak bi ardatz nagusi jorratzen ditu: klima-aldaketa moteltzea eta klima-aldaketari egokitzea. KLIMA2050 Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiak ikuspegi orokor batez planteatzen du klima-aldaketaren ingurumen-erronka; horren arabera, politika sektorial guztiek klima-aldaketaren aldagaia integratu behar dute. Ikuspegi integral horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzako sailek aurreikusten dituzten jardunbideak toki eta eskualde mailan gauzatuko direla, jarduera-sektore guztietan. Estrategiaren baitan aurreikusitako jarduera guztiak bat datoz Europar Batasuna alor horretan egiten ari den ahaleginekin eta planteatuta dituen horizonteekin. Estrategiak 9 helmuga ezarri ditu, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira: Karbono gutxiko energia-eredu baten alde egitea Emisiorik gabeko garraio baterantz aurrera egitea Lurraldearen eta natura-ingurunearen eraginkortasuna eta erresilientzia areagotzea Berrikuntza bultzatzea Hobekuntza eta ezagutzaren transferentzia bultzatzea Helmuga horiek betetzeari begira, 24 jarduera-lerro abiatu dira guztira, besteak beste sektore hauetan: industria, garraioa, energia eta hondakinak. Estrategia honen aplikazioak lortuko du Euskadik % 80 murriztea bere berotegi-efektuko gasen emisioak 2050 urterako, 2005 urteko emisioak erreferentziatzat hartuta. Gainera, energia berriztagarriak garatzeari eta eraginkortasun energetikoko teknologiak orokortzeari esker, aurreikusten da energia- eta industria-sektoreek % 50eko murrizketak lortzea. Halaber, 2050 urterako espero da energia berriztagarrien kontsumoa azkeneko kontsumoaren % 40 izatea. Deskargatu
KLIMA2050 estrategiaren helmugak eta jarduera-lerroak1. Helmuga: karbono gutxiko energia-eredu baten alde egitea Jarduera-lerroak: Eraginkortasun energetikoa hobetzea eta energia-eskaera kudeatzea.Energia berriztagarriak bultzatzea. Eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien arloko irizpidea sustatzea hiri-ingurunean, “zero emisiodun eraikuntzak” lortzearren. 2.Helmuga: Emisiorik gabeko garraio baterantz aurrera egitea Jarduera-lerroak: Intermodalitatea eta BEG emisio txikiagoak dituzten garraiobideak bultzatzea.Petrolioaren eratorrien kontsumoa ordeztea. Garraio-azpiegituretan zaurgarritasun- eta egokitze-irizpideak txertatzea. 3.Helmuga: Lurraldearen eraginkortasuna eta erresilientzia areagotzea Jarduera-lerroak: Klima-aldaketarekiko erresilientea, konpaktua eta erabileran mistoa den hiri-egitura bultzatzea.Lurralde-estrategian zaurgarritasunaren analisia eta klima-aldaketarako egokitzapena txertatzea. 4.Helmuga: Natura-ingurunearen erresilientzia handitzea Jarduera-lerroak: Ekosistema naturalen multifuntzionaltasuna sustatzea prozesu biologiko eta geologikoen erregulatzaile gisa.Klima-aldaketaren aldagaia txertatzea kostaldeko eremuen kudeaketan. 5.Helmuga: Lehen sektorearen erresilientzia handitzea eta haren emisioak murriztea Jarduera-lerroak: Nekazaritza-ekoizpen integratua, ekologikoa, tokikoa eta BEG emisio gutxiagokoa sustatzea.Euskadik karbono-hustuleku gisa duen indarra areagotzea. Lehen sektoreko praktikak eta kudeaketa klima-baldintza berrietara egokitzea. 6.Helmuga: Hiri-hondakinen sorrera murriztea eta zero isurpen lortzea trataerarik gabe Jarduera-lerroak: Hiri-hondakinen sorrera murriztea.Bilketaren eta gaikako bereizketaren ratioak areagotzea eta ondoren berrerabiltzea, birziklatzea eta balorizatzea. 7.Helmuga: Arriskuei aurrea hartzea Jarduera-lerroak: Epe luzera ur-hornidura hainbat erabileratarako bermatzea.Eraikitako ingurunearen eta azpiegitura kritikoen (energia, ura, elikadura, osasuna eta IKTak) erresilientzia bermatzea muturreko gertaeren aurrean. 8.Helmuga: Berrikuntza, hobekuntza eta ezagutzaren transferentzia bultzatzea Jarduera-lerroak: Berrikuntza sustatzea eta ezagutza zientifikoa hobetzea eta transferitzea.Klima-aldaketaren efektuen monitorizazio- eta jarraipen-sistema bat ezartzea. 9.Helmuga: Euskal administrazio publikoa arduratsu, eredu eta erreferente da klima-aldaketaren arloan Jarduera-lerroak: Klima-aldaketaren arloan trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko prestakuntza-jarduerak garatzea.Klima-aldaketaren arloan biztanleak sentsibilizatzea, prestatzea eta informatzea. Zero emisio maila duen administrazio publikoa. Klimaren arloko ekintzarako erakundeen arteko koordinazio mekanismoak finkatzea. Euskadi nazioarteko mailan kokatzea klima-aldaketaren arloan.
Ihobe, Ingurumena, Klima aldaketa Gorde 2021/04/06 Ihobe, Ingurumena, Klima aldaketa Ihobek eguneratu egin du erakundeen karbono-aztarnaren kalkulagailua Ihobe sozietate publikoak argitaratu du Euskadiko erakundeen 2019ko karbono-aztarna kalkulatzeko tresnaren eguneraketa. Bertsio berri honek ahalbidetuko du erakunde bakoitzaren 2019ko berotegi-efektuko gasen emisioen inbentarioa egitea
Ingurumena, Ingurumen-Hezkuntza , Klima aldaketa Gorde Ingurumena, Ingurumen-Hezkuntza , Klima aldaketa Eusko Jaurlaritza beste urtebetez atxikitzen zaio "Planetaren Ordua"ri 2021/03/25
Ingurumena, Klima aldaketa Gorde Ingurumena, Klima aldaketa LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak arrakasta handia izan du Europako Batzordearen bisitan 2021/02/04
Gorde Klima aldaketa 4 aza Klima aldaketa UHINAK- Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko IV. Kongresua Mugaz gaindiko kongresu bat da Uhinak, aldaketa klimatikoak eta muturreko gertakariek Arku Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzko mugaz gaindiko kongresua da. Larrialdi klimatikoaren aurrean ekiteko mugitzen gara. Helburuak Itsasertza defendatzeko eta babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko jardunbideak eta irtenbideak ezagutzea, klima-aldaketaren ondorioei aurre egite aldera. Esperientziak ezagutzea, jardunbide egokiak ikastea eta itsasertza kudeatzen eta mantentzen laguntzea. Mugaz... Ficoba Fundazioa Irun
Klima aldaketa Klima aldaketa Gorliz-Plentziako hondartza egokitzea eta ordenatzea por Ministerio para la Transcición Ecológica-Ministerio para la Transcición Ecológica
Klima aldaketa Klima aldaketa Nerbioi Ibaizabal, eskualde adimentsua, konektatua eta eraginkorra: Smart City eskualde-estrategia por Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.-Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.