Skip to main content
2026ko otsailaren 1a

Ipar Euskal Herriko kostaldeko zenbait eskualdek itsasertzean uholde eta higadura arriskuak murrizteko konponbide berriak probatuko dituzte

Ipar Euskal Herriko kostaldeko zenbait eskualdek itsasertzean uholde eta higadura arriskuak murrizteko konponbide berriak probatuko dituzte
Regions4Climate Finlandiako VTT Ikerketa Teknikoko Zentroak koordinatuta dago, Europako 13 herrialdetako 44 bazkide biltzen ditu eta Europako Batzordearen 24,5 milioi euroko dirulaguntza jaso du. Bertan, Ipar Euskal Herriak 3,5 milioi euro baino gehiago jasoko ditu euskal itsasertzeko uholde eta higadura arriskuei aurre egiteko. Zehazki, Ipar Euskal Herriko eragin-eremuan Euskal Herriko Aglomerazio Mankomunitateak (CAPB), GIS Euskal Itsasertzak, AZTIk, UPPAk eta Rivages Pro Tech-ek hartzen dute parte. Proiektua 2023ko urtarrilean hasiko da eta bost urteko iraupena izango du.

Euskadik Europako dozena bat eskualderekin egingo du lan erresilientzia klimatikoko konponbide berritzaileak garatzen, Horizon Regions4Climate proiektuaren esparruan

Mugaz gaindiko proiektu bat da, eta hori funtsezkoa da, euskal itsasertza osatzen duten Frantziako eta Espainiako kostaldeek erronka komunak baitituzte. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren antzeko ekintzak burutuko dira. Kasu honetan, Euskal Erkidegoaren ordezkari Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Saila eta Ihobe , Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, izango dira. AZTI, Tecnalia Research and Innovation eta Zabala Innovation Consulting zentro teknologikoek ere, duten esperientzia zabaletik, Europako beste eskualde batzuei lagunduko diete, klima-arriskuen konplexutasuna hobeto ulertzeko eta ereduzko beste eskualde batzuetatik ikasitakoa aplikatzeko.

Ipar Euskal Herriko kostaldean egingo diren ekintzen artean, uholde-arriskuaren jarraipena denbora errealean egiteko tresnak garatuko dira: alde batetik, kostaldean bideometria-sistemak instalatuko dira, eta bestetik, zenbakizko ereduak garatuko dira olatuek bi kokalekutako egiturak gaindituko duten iragartzeko: bata, hirikoa, Donibane Lohizuneko badia, eta bestea, naturala, Erromardie hondartza. Horrez gain, babes aktiboa ere egongo da, kai-muturrak eraikiz eta hesi naturalak indartuz, olatuen energia desagerrarazteko.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Herritarren ekintza
ASTEKLIMA 2026k euren ohiturek kliman eta energian duten inpaktua ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak
2026ko uztailaren 22a
  • Korporatibo
Ihobe BAICen sartuko da, datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako ingurumen-berrikuntza bultzatzeko
2026ko uztailaren 21a
  • ESG
Europako Batzordeak VSME ezartzen du CSRDren menpe ez dauden enpresentzako erreferentzia gisa
2026ko uztailaren 20a
  • Biodibertsitatea
Eusko Jaurlaritzak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta SEO/BirdLife-k Vitoria-Gasteizko berdeguneetako bioaniztasuna aurkezten dute, hurbileko natura berraurkitzeko gonbidapena