Skip to main content
2026ko urriaren 26a
  • ESG

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena aurkeztu du Catalunya Circular III. Kongresuan

ESG Euskadi

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe sozietate publikoaren bidez, LIFE BasquESG proiektu europarraren aurrerapenak aurkeztu ditu Catalunya Circular III. Kongresuan. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskadi 2030 Industria Planaren proiektu estrategikoa da, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna indartzeko. Horretarako, kudeaketan ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-irizpideak (ESG) txertatuko ditu, eta dagoeneko 134 erakundek egin dute bat proiektu horrekin.

Urriaren 28an eta 29an Bartzelonan egingo den kongresuaren bi jardunaldietan, Eusko Jaurlaritzak informazio-stand bat izango du. Zehazki, horren helburua da Euskadi ETE industrialei jasangarritasunaren arloan gero eta informazio-eskaera handiagoei modu erraz eta praktikoan erantzuten laguntzeko garatzen ari den esperientzia helaraztea lurralde desberdinetako erakunde eta instituzioei. 

Ekimenaren helburua da borondatezko esparru egiaztagarria zabaltzea ETEek jasangarritasunean egiten duten jarduera ebaluatu, jakinarazi eta hobetu ahal izateko

Erakusketa-jardueraz gain, Ihobek kongresuaren programa ofizialean parte hartuko du urriaren 28an, «Hiri eta eskualdeetako trantsizio zirkularra gobernatzen» mahai-inguruan. Bertan, José María Fernándezek, sozietate publiko horretako Ekonomia Zirkularreko zuzendariak, Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkularraren arloan duen esperientzia partekatuko du, Flandriako, Nafarroako eta Europako beste erakunde batzuetako ordezkariekin batera.

Eusko Jaurlaritzak bultzatuta eta Ihobek koordinatuta, LIFE BasquESGek 1,28 milioi euroko aurrekontua du, eta hiru urtez garatuko da. Gainera, proiektuak EUSKALITen eta Certinaliaren partaidetza du, erakunde onuradun diren heinean, eta enpresa traktoreen, finantza-erakundeen eta euskal enpresa-sareko beste eragile batzuen lankidetza du. 

Europako LIFE BasquESG proiektuak 134 ETE atxiki ditu dagoeneko

Ekimenaren helburua da borondatezko esparru egiaztagarria zabaltzea, Europako VSME estandarrarekin lerrokatuta, ETEek jasangarritasunean egiten duten jarduera ebaluatu, jakinarazi eta hobetu ahal izateko. Horretarako, hauek garatzea aurreikusten du: ESG datuak kudeatzeko plataforma digitala, egiaztapen-protokolo independentea, prestakuntza- eta laguntza-programak eta balio-kateetatik eta finantzaketa jasangarritik pizgarriak aktibatzeko tresnak. 

Kataluniako Generalitateak antolatuta, kongresuak 800 profesional inguru, 90 espezialista baino gehiago eta hogei bat erakunde erakusketari biltzea aurreikusten du, ekonomia zirkularraren erronka eta aukera nagusietako batzuk aztertzeko, hala nola industria, finantzaketa, berrikuntza, deskarbonizazioa edo baliabideen kudeaketa.

 


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 21a
  • ESG
Europako Batzordeak VSME ezartzen du CSRDren menpe ez dauden enpresentzako erreferentzia gisa
2026ko martxoaren 20a
  • ESG
Ehun ETEtik gora parte hartzen ari dira jada Eusko Jaurlaritzaren BasquESG ekimenean, eta ekimenaren asmoa da urtea amaitu baino lehen 500 euskal enpresatara iristea
2026ko otsailaren 20a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du euskal industriak BasquESG ekimenari atxikitzeko deialdia
2026ko otsailaren 4a
  • ESG
Ihobek bere erakunde hornitzaileen lana nabarmendu du: “funtsezkoa da gure helburuak lortzeko eta jarduera arloak ugaltzeko”