Skip to main content
2026ko azaroaren 2a
  • ESG

Euskadiko ETE Zirkularreko 14 bitarteko eragilek bat egin dute BasquESGrekin, jasangarritasuna euskal ETEei hurbiltzeko

ESG

Gero eta ETE gehiagok jasangarritasunari buruzko informazio-eskariak jasotzen dituzte euren bezeroen, enpresa handien, finantza-erakundeen edo administrazioen aldetik. Zer informazio bildu behar da? Nola ordenatu behar da? Eta nola aurkeztu daiteke ETEari karga berri bat sortu gabe? BasquESGk hori egiten lagundu nahi die euskal ETEei, modu erraz eta praktikoan, europar estandarrekin bat etorriz.

BasquESGk urrats berri bat egin du euskal enpresa-ehunean hedatzeko bidean, Euskadiko ETE Zirkularrari atxikitako 14 bitarteko eragile (enpresa-elkarteak, klusterrak, ganberak eta garapen-agentziak) integratzearen bidez; izan ere, eragile horiek zuzenean lan egingo dute ekimena euren jarduera-eremuetako enpresa txiki eta ertainei hurbiltzeko. Eragile horiek integratzeak ahalbidetuko du BasquESGren hedatze- eta akonpainamendu-ahalmena handitzea, ETEekin dituzten hurbiltasuna eta ohiko harremana aprobetxatuz. 

Datozen asteetan, erakunde horiek sentsibilizazio-ekintzak garatuko dituzte eta lantaldeak abiatuko dituzte, ETEei euren ESG informazioa kudeatzen eta euren jasangarritasun-txostena prestatzen laguntzeko, Europako Batzordeak garatutako borondatezko estandarraren arabera. Interesatutako ETEek euren interesaren berri eman ahal izango dute datorren azaroaren 30era arte.

Fase berri honek BasquESGren helburua indartzen du, alegia, euskal ETEei eskaintzea Europarekin lerrokatutako sistema komun eta erraz bat, jasangarritasunaren alorrean duten jokabidea ebaluatzeko, jakinarazteko eta hobetzeko; horrekin batera, erantzun eraginkorragoa eman ahal izango zaie bezeroek, balio-kateek, finantza-erakundeek, inbertitzaileek eta administrazio publikoek ESG informazioari buruz egiten dituzten eskariei. 

Sentsibilizaziotik ETEei akonpainamendu praktikoa ematera

Bitarteko eragileen parte-hartzeak bi bide izango ditu. Alde batetik, datozen asteetan komunikazio-ekintzak eta sentsibilizazio-jardunaldiak garatuko dira, euren jarduera-eremuetako enpresei zuzenduta. Helburua izango da azaltzea zer den BasquESG, zer aukera eskaintzen dizkien ETEei eta nola parte hartu dezaketen hauek ekimenean. 

Eta, beste alde batetik, bitarteko eragile bakoitzak bere inguruneko ETEen lantalde baten  sorrera eta dinamizazioa sustatuko ditu, Euskaliten eskutik, euren jasangarritasunaren kudeaketan modu praktikoan eta akonpainamenduarekin aurrera egiteko interesa duten ETEak bilduz.

Talde horietan, bertan parte hartzen duten ETEek prestakuntza eta sostengu teknikoa jasoko dituzte euren ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-informazioa (ESG) biltzeko, ordenatzeko eta egituratzeko eta euren jasangarritasun-txosten propioa lantzeko bidean aurrera egiteko, Europako Batzordeak garatutako VS (lehen VSME) Borondatezko Estandarraren arabera. Programa diseinatuta dago enpresek eskuratu ditzaten informazio hori eguneratzea eta -geroago- hobetzea ahalbidetuko dieten kapazitateak. Programan parte hartzea eta beraren laguntza teknikoa jasotzea doakoa da parte hartzen duten ETEentzat.  Gaur egun, BasquESGk baditu jadanik 145 ETE parte hartzen, eta horrek islatzen du euskal enpresa-ehunak gero eta interes handiagoa duela bere jasangarritasun-informazioa kudeatzeko eta komunikatzeko forma komun eta egituratu bat eskuratzeko. Interesatutako ETEak azaroaren 30era arte atxiki daitezke

Parte hartzen duten bitarteko eragileak

Euskal ETE bat baldin bazara eta zure jasangarritasunari buruzko informazioa doako akonpainamendu teknikoarekin prestatzen hasi nahi baduzu, zure interesa azaldu dezakezu, azaroaren 30era arte, parte hartzen duten 14 erakundeetako edozeinen bidez.

Interesatutako enpresek kontsulta dezakete ekimenari, VSME estandarrari, eskura dauden zerbitzu eta baliabideei eta proiektuaren bilakaerari buruzko informazio guztia BasquESGren eremu espezifikoan, Ihoberen webgunean.

Programari atxiki zaizkion eta parte hartzeko interesa erakusteko erabil daitezkeen bitarteko eragileak honako hauek dira: 

BITARTEKO ERAGILEA

HARREMANETARAKO EMAILA

ASLE Enpresa-elkartea

isu@asle.es

Euskadiko Mugikortasun eta Logistikaren Klusterra

mguede@mlcluster.com

AFM Klusterra

iraitz.gerriko@afm.es

Habic Klusterra

alertxundi@habic.eus

Bidasoa activa-Bidasoa bizirik, Bidasoko Garapen Agentzia

sistillarte@bidasoa-activa.com

Iraurgi Berritzen - Iraurgi Lantzen S.A

bbeobide@iraurgiberritzen.eus

Debabarreneko garapen agentzia, DEBEGESA

lesnal@debegesa.eus

BUILD:INN Basque Construction Cluster

nereacastillo@buildinn.eu

AFV – Euskadiko eta Nafarroako Galdaketa-enpresen Elkartea

inigo@feaf.es

Enkarterri Eskualdeko Enpresa Elkartea – ENKARTERRI GROUP

eduardo@enkartur.eus

Arabako Ganbera

rzornoza@camaradealava.com

Bilboko Merkataritza Ganbera

ines.zalbide@camarabilbao.com

Gipuzkoako Ganbera

ggoikoetxea@camaragipuzkoa.com

Aclima,Basque Environment Cluster

aetxebarria@aclima.eus


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 26a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena aurkeztu du Catalunya Circular III. Kongresuan
2026ko uztailaren 21a
  • ESG
Europako Batzordeak VSME ezartzen du CSRDren menpe ez dauden enpresentzako erreferentzia gisa
2026ko martxoaren 20a
  • ESG
Ehun ETEtik gora parte hartzen ari dira jada Eusko Jaurlaritzaren BasquESG ekimenean, eta ekimenaren asmoa da urtea amaitu baino lehen 500 euskal enpresatara iristea
2026ko otsailaren 20a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du euskal industriak BasquESG ekimenari atxikitzeko deialdia