2026ko irailaren 16a
Euskadik New Yorkeko Klimaren Astean parte hartuko du, klima-ekintzan aurreratuta dagoen lurralde gisa
Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Euskadik Estatu Batuetan duen ordezkari Unai Telleria buru direla, New Yorken izango da irailaren 17tik 21era bitarte, azaroan Egipton egingo den Klimaren Goi Bileraren atarikotzat hartutako Klimaren Astean aktiboki parte hartzeko; eta klima-ekintzan aurreratuta dagoen lurralde gisa parte hartuko du, emisioak murrizteko eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko garatu dituen politika eta proiektu estrategikoen emaitzak aurkezteko.
New Yorkeko Klimaren Astea arlo horretan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da. Nazio Batuen Batzar Nagusiarekin batera egiten da, eta gobernuetako, enpresetako eta gizarte zibileko munduko liderrik garrantzitsuenak biltzen ditu, klima-ekintza bultzatu eta bizkortzeko.
Nazio Batuek bultzatutako 'Anbizio Klimatikoaren aldeko Aliantza' osatzen duten mundu osoko 22 eskualdeetako bat da Euskadi, eta horrek esan nahi du nazioarteko aitorpena lortu dutela Eusko Jaurlaritzak 2050ean karbono-neutraltasuna lortzeko eta klima-aldaketaren inpaktuen aurrean lurralde erresilientea izateko egindako lanak eta hartutako konpromisoak.
New Yorkeko Klimaren Astea Climate Group eta Under2 Coalition erakundeek antolatu dute. Climate Group irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta mundu osoko 175 merkatuko 500 enpresa multinazional biltzen ditu. Halaber, 2050erako zero isurketa garbiak lortzeko konpromisoa hartu duten estatu, eskualde eta tokiko gobernuen munduko sarerik handiena den Under2 Coalition izenekoaren idazkaritza teknikoa da. Under2 Coalition sarea 1.750 milioi pertsona eta munduko ekonomiaren % 50 ordezkatzen dituzten mundu osoko 260 gobernuk baino gehiagok osatzen dute. Euskadi Under2 Coalition sareko kidea da hasieratik, eta Batzorde Betearazlean parte hartzen du gaur egun.
New Yorkeko Klimaren Asteak garrantzi handiko ekitaldi presentzialen programa zabal bat eskainiko du, eta ekitaldi horietako batzuetan Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak parte hartuko du, irailaren 17tik 21era bitartean.
Irailaren 18a, igandea
Irailaren 19a, astelehena
Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak, gainera, alde biko bilerak itxi ditu arlo horretan estrategikoak diren eskualde batzuekin, hala nola Kaliforniarekin, Eskoziarekin, Hegoafrikarekin eta NBE-Energiarekin.
New Yorkeko 2022ko Klimaren Asteari buruzko informazio gehiago: https://www.climateweeknyc.org/

Agenda

- Klima Ekintzarako Gobernadoreen Goi Bilera
Irailaren 19a, astelehena
- Astearen hasierako zeremonia
- Under2 Coalition erakundearen Batzar Nagusia
- Lider klimatikoei eskainitako harrera

Iturria:Ihobe