Skip to main content
2026ko uztailaren 20a
  • Biodibertsitatea

Eusko Jaurlaritzak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta SEO/BirdLife-k Vitoria-Gasteizko berdeguneetako bioaniztasuna aurkezten dute, hurbileko natura berraurkitzeko gonbidapena

Biodiversidad Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Espainiako Ornitologia Elkartearen (SEO/BirdLife) Euskadiko Ordezkaritzak, Vitoria-Gasteizko berdeguneetako bioaniztasuna aurkezten dute, José Javier Frías Sáezen argitalpena dena. Argitalpen horren bitartez, dibulgazioa eta hiri-bioaniztasunarekiko interesa sustatu nahi dira, batez ere familien, pertsona helduen, gazteen eta umeen artean. 

Liburuak Vitoria-Gasteizko hiri barneko parkeak eta berdeguneak aztertzen ditu, zeinak egunerokotasunaren parte diren arren, sarritan ez diren nabarmentzen. Hala ere, gune horietan txori, zuhaitz eta bestelako izaki bizidunen aberastasun handia topa dezakegu, eta argitalpen honen helburua da, hain zuzen, bizi horren behaketa eta ikasketa sustatzea, natura hurbilaz gozatzen den bitartean; eta, nola ez, hiritarren eta euren ingurunearen arteko lotura indartzea. 

José Javier Frías Sáezen argitalpenak irudiak, dibulgazioa eta ingurumen hezkuntza bateratzen ditu, Vitoria-Gasteizko hiri-berdeguneetako eta parkeetako natura aberastasuna hiritarrei hurbiltzeko asmotan

Kolaborazio horren barnean, Vitoria-Gasteizko Udalak argitalpena banatuko du Ataria ekintzetan parte hartzen duten ikasleen artean, heziketa eta sentsibilizazio baliabide moduan indartu nahirik. 

Liburu soila izateaz haratago, bere asmoa da ingurumen hezkuntzarako baliabide bizia bilakatzea, irudien, dibulgazio testuen, gomendioen, ekintzen eta Aztertu programari lotutako erronken bidez. Gainera, estuki lerrokatuta dago hiritarrak ezagutzarako eta ingurumenaren babeserako behar dituzten ahalduntze errementekin. 

Lanaren oinarri nagusia hurrengo ideia da: soilik ezagutzen den hori balioesten eta babesten da. Ondorioz, liburuak hiri-parkeetatik era kontzientean paseatzera animatu nahi gaitu espezie ezberdinak behatu ahal izateko, eta hauen inguruan lan-koadernoan oharrak hartzeko. Horrela, hiritarrak euren auzoetako kronista naturalistak bilakatuko dira. 

Argitalpen horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak ingurumen hezkuntzarekin, hiritarren parte hartzearekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa indartu nahi du, eta hiri-bioaniztasunari merezi duen lekua utzi, hots, egunerokotasunean konpartitzen dugun ondarea izatea.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2025eko urtarrilaren 24a
  • Biodibertsitatea
Euskadiko Biodibertsitatearen Gizarte Foroak naturaren kontserbazioan inplikatutako berrogeita hamar bat eragile inguru bildu ditu
2024ko abuztuaren 5a
  • Biodibertsitatea
KLIMATEK txosten batek klima-aldaketako agertoki batean artropodo onuragarriak kontserbatzeko neurriak identifikatzen ditu
2024ko apirilaren 23a
  • Tokiko jasangarritasun
  • Ingurumen-plangintza
  • Biodibertsitatea
Eusko Jaurlaritzak natura-ondarearen kontserbazioa bultzatuko du 2024an, ikerketa-proiektuetarako dirulaguntza berrien bidez
2024ko otsailaren 21a
  • Biodibertsitatea
  • Ingurumen-plangintza
Euskadik 200 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2010az geroztik Natura 2000 Sareko balio ekologiko handiko habitatak eta espezieak zaintzeko