Skip to main content
2026ko apirilaren 25a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ingurumen-plangintza
  • Hondakinak

Ihobek abian jarri du 'Ekostegunak - Ekoefizientziaren ostegunak'en edizio berri bat

Ihobek abian jarri du 'Ekostegunak - Ekoefizientziaren ostegunak'en edizio berri bat
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Ihobek, Ekostegunak - Ekoefizientziaren ostegunei ekingo die berriz ere; ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten esparruak aztertzen dituzte jardunaldi tekniko horiek, hala nola baliabideen eraginkortasuna, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa edo ekoberrikuntza, abiapuntu gisa hartuta legegintzako eta administrazio-izapidetzako berrikuntzak, Eusko Jaurlaritzaren tresnak, ingurumen-kontzeptu berriak, metodo eta arau teknikoak eta merkatuen aukerak eta eskakizunak.

Ihobek 10 urte bete ditu Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea kudeatzeko eta antolatzeko idazkaritza teknikoan (European Week for Waste Reduction -EWWR), eta, 2019az geroztik, Hiri Hondakinak Koordinatzeko Organoak/ Ihobek jardunaldi teknikoak antolatu ditu ekimen honen barruan, gai berritzaileekin. Oraingoan, saioan zehar aurkeztutako ehunka ekintzen artean bereziki garrantzitsuak diren ekintzen multzoa aurkeztuko da. EWWRren ahalmena ezagutaraztea, ekintzarik onenei eta bere sustatzaileei zabalkundea ematea eta interes-talde guztien parte-hartzea bultzatzea da helburua, datozen deialdiei begira.

2022ko lehen Ekostegun horrez gain, datorren maiatzaren 12an egingo den bigarren Ekoefizientziaren ostegunerako izena emateko epea irekiko da:

EKOSTEGUNA: Finantza Jasangarrien Erregelamenduak euskal enpresa-sarean duen eragina: betebeharrak eta aukerak.

Ekostegunak - Ekoefizientziaren ostegunak ekimenaren helburua da ingurumena euskal enpresa-sarearen estrategia eta operatibara hurbiltzea, ekoefizienteagoa, berritzaileagoa eta jasangarriagoa izan dadin, eta horrez gain, lankidetzan aritzea enpresen lehiakortasuna hobetzeko, administrazioarekin eta enpresa aurreratuekin lankidetzan, elkarrekiko intereseko ingurumen-ezagutza transferituz. Azken batean, enpresei legeria berrira egokitzea erraztea da helburua, ingurumenaren arloko irizpide tekniko-administratibo adituaren berri emanez eta enpresa aurreratuenen ingurumen-jardunbide egokiak partekatuz.

Jardunaldiak Ihoberen agendan argitaratuko dira. Bertan, jardunaldi bakoitzeko programak xehatuko dira, eta izen-emateak egin ahal izango dira. Ekostegunak- Ekoefizientziaren ostegunak, oro har, 10:00etatik aurrera egingo dira, ekitaldian parte hartzen duten guztien familia-kontziliazioa errazteko.

Ekitaldi honetako datozen hilabeteetan, jardunaldi tekniko hauek egitea aurreikusten da:


Maiatzak 5

EKOSTEGUNA: EWWRko parte-hartzearen X. urteurrena. 10 ekintza garrantzitsu eta Europako 2022ko sariaren hautagaiak

Maiatzak 12

EKOSTEGUNA: Finantza Jasangarrien Erregelamenduak euskal enpresa-sarean duen eragina: betebeharrak eta aukerak.

Maiatzak 19

EKOSTEGUNA: Lehiakortasunari aurrea hartzea: ingurumen-erronkak elikaduraren eta edarien sektorean.

Maiatzak 26

EKOSTEGUNA: Birmanufaktura eta konponketa aurreratua: Ekoberrikuntza zirkularra eta lehiakortasunari aurrea hartzea makina-erremintaren sektorean

Ekainak 2

EKOSTEGUNA: Produktu jasangarriei buruzko Europako Ekimen berriaren gakoak

Ekainak 9

EKOSTEGUNA: Lehiakortasunari aurrea hartzea: ingurumen-erronkak mugikortasunaren, logistikaren eta garraio-ekipamenduen ekoizpenaren sektorean

Ekainak 16

EKOSTEGUNA: ETE Zirkularra eta Ekoberrikuntzaren laguntzen aurkezpena

Ekainak 23

EKOSTEGUNA: Ekoberrikuntza zirkularra eta lehiakortasunari aurrea hartzea metalaren sektorean (altzairua eta aluminioa: ingurumen-erronkak eta kasu praktikoak)

Ekainak 30

EKOSTEGUNA: Ekoberrikuntza zirkularra eta lehiakortasunari aurrea hartzea eraikuntza-materialen sektorean: ingurumen-erronkak eta kasu praktikoak

Uztailak 7

EKOSTEGUNA: Lehiakortasunari aurrea hartzea: ingurumen-erronkak ingurumen-sektorean

Irailak 15

EKOSTEGUNA: Erakundeentzako Ekonomia Zirkularraren Adierazleen Gidaren aurkezpena

Irailak 22

EKOSTEGUNA: Ekoberrikuntza zirkularra Euskadin: plastikoaren sektoreko kasu praktikoak

Irailak 29

EKOSTEGUNA: Euskadiko teknologia garbien zerrenda berriaren aurkezpena




Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
EFRAGek Ihoberen Climate & Circularity Calculator tresna sartu du tresna digitalen mapatzeari buruzko txostenaren bigarren edizioan
2026ko uztailaren 15a
  • Hondakinak
Hondakinak Koordinatzeko Organoak plangintza bateratua indartu du Euskadi 2030eko helburuetan aurrera egiteko
2026ko uztailaren 13a
  • Ingurumen-plangintza
Ihobek hasiera eman die ingurumen-ebaluazioari aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerrerako inskripzioei
2026ko uztailaren 10a
  • Klima aldaketa
  • Hondakinak
Euskal herritarrek 9 tona hondakin baino gehiago bildu dituzte Let 's Clean Up Euskadi! kanpainaren inguruko ekimenetan