Skip to main content
2026ko martxoaren 12a
  • Hondakinak
  • Korporatibo
  • Ekonomia zirkularra

Ingurumen Sailak ASTEKLIMA Euskadiko Klima Aldaketaren Asteko ekitaldiak atzeratu ditu

Ingurumen Sailak ASTEKLIMA Euskadiko Klima Aldaketaren Asteko ekitaldiak atzeratu ditu

Aste honetarako planifikatutako ekintzak –tailerrak, jardunaldiak, hitzaldiak, zinema-zikloak, etab.– bereziki sozialak eta parte-hartzaileak direnez, eta kontuan hartuz Euskal Autonomia Erkidegoa bizitzen ari den COVID-19 koronabirus berriaren prebentzio- eta euste-neurriek eragindako testuinguru soziala eta ekonomikoa, Ingurumen Sailak egokitzat jo du ASTEKLIMAn aurreikusitako ekitaldi guztiak oraingoz atzeratzea eta hala dagokionean jakinaraziko den beste data baterako programatzea.

Udalsarea 2030 udalen sarean sartuta dauden udalek aurreikusitako ekitaldiak ere atzeratu egingo dira.


Ekitaldi hauek atzeratu dira, besteak beste: KlimaFest Klima Aldaketari buruzko Zinemaldia; Alkateen Itunaren estatu mailako jardunaldia, martxoaren 25ean Gasteizen egitekoa zena; Erakundeetako Karbono Aztarnari buruzko jardunaldia, martxoaren 26an Bilbon egitekoa zena; eta, azkenik, Klimaren aldeko eskolarteko Hackatoia, martxoaren 27an Donostian egitekoa zena.

Ingurumen Sailak dagokionean jakinaraziko die interesdunei eta herritarrei noiz egingo diren atzeratutako ekitaldiak.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatzen du ASTEKLIMA Euskadiko Klima Aldaketaren Astea, IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eta Udalsarea 2030 Euskadiko udalerri jasangarrien sarearen lankidetzarekin. ASTEKLIMAri buruzko informazio gehiago hemen: www.asteklima.eus



Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 22a
  • Korporatibo
Ihobe BAICen sartuko da, datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako ingurumen-berrikuntza bultzatzeko
2026ko uztailaren 16a
  • Korporatibo
Ihobek bere Kontratazio Plana eguneratu du eta gardentasunarekin duen konpromisoa indartu du
2026ko uztailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
EFRAGek Ihoberen Climate & Circularity Calculator tresna sartu du tresna digitalen mapatzeari buruzko txostenaren bigarren edizioan
2026ko uztailaren 15a
  • Hondakinak
Hondakinak Koordinatzeko Organoak plangintza bateratua indartu du Euskadi 2030eko helburuetan aurrera egiteko