Skip to main content
2026ko abenduaren 2a

Udalsarea 2030ek sareko akordio berria estreinatu du Tokiko jasangarritasuna koordinatzeko eta bultzatzeko lehenengo batzordea egitean

Udalsarea 2030ek sareko akordio berria estreinatu du Tokiko jasangarritasuna koordinatzeko eta bultzatzeko lehenengo batzordea egitean

Udalsarea 2030en Idazkaritza Teknikoa den Ingurumen Jarduketarako Eusko Jaurlaritzaren Ihobe Sozietate Publikoaz gain, hura osatzen duten supra erakunde guztietako ordezkariak izan ziren: Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila, Foru Aldundiak, Energiaren Euskal Erakundea, URA eta Eudel.


Lehenengo bilera horretan, Alexander Boto Ihobeko zuzendaria buru izan zen parte-hartzaileen aurkezpenaren ondoren Mikel Hidalgo Lehendakaritzako ordezkaria aritu zen, eta ondoren kide guztiek, aho batez, koordinazio-batzordeak ordezkatzen duen figura berriari eta haren funtzioei buruzko motibazioa eta interesa erakutsi zuten. Horiek guztiek, tokiko jasangarritasunaren arloan norbanako gisa eta udalez gaindi egiten duten lana kontuan hartuta, bat etorri ziren lanerako ildoak partekatzen dituztela eta ildo horretan aurrera egin ahal izateko udalerria elkarrekin lan egiteko figura dela esatean.


Gainera, tartea eskaini zen batzordeko gainerako kideentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak aurkezteko. Hala, oraingoan, eskola-ingurune osasungarriei buruzko proiektua aurkeztu zuen Osasun Sailak, eta udal-aurrekontuak GJHekin lerrokatzeko bere tresna erakutsi zuen Eudelek izan zuten hitza. Aurkeztu ondoren, egiaztatu ahal izan zen ordezkatutako erakundeek sinergiak eta lanerako ildoak zituztela elkarrekin lan egiteko, balioa batzeko eta politika sektorialak helburu komun batekin elkartu ahal izateko.


Horrela amaitu zen lehenengo Koordinazio Batzordea, lan-ildo posibleak definituta utziz eta hurrengo batzordea egin arte etengabe lanean jarraitzeko asmoz, urtean bi bilera egiteko aurreikuspenari jarraituz.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko azaroaren 2a
  • ESG
Euskadiko ETE Zirkularreko 14 bitarteko eragilek bat egin dute BasquESGrekin, jasangarritasuna euskal ETEei hurbiltzeko
2026ko urriaren 29a
  • Herritarren ekintza
ASTEKLIMA 2026 programak 130 jarduera mobilizatu ditu Euskadin, klima-ekintza eta trantsizio energetikoa sustatzeko
2026ko urriaren 29a
  • Tokiko jasangarritasun
Beste laguntza deialdi bat argitaratu da, toki erakundeek Euskadin garapen jasangarriko ekintzak bultza ditzaten
2026ko urriaren 26a
  • ESG
Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena aurkeztu du Catalunya Circular III. Kongresuan