2025eko martxoaren 19a
- Klima aldaketa
2030erako Euskadiko Airearen Kalitatearen Plana
Airearen kalitatearen arloko egungo lege guztiak betetzen badira ere, hobetzeko aukerak daude, nagusiki Euskadiko herritarren osasunarekin zuzeneko lotura duten parametro atmosferikoei lotutakoak. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren ustez beharrezkoa da plangintza-tresna berri bat garatzea, 2030erako Euskadiko Airearen Kalitatearen lehen Plana, alegia. Plan horrek Euskadiren arlo horretako jarduna zuzenduko du 2030. urtera arte, ikuspegi estrategiko baten eta garatu beharreko hainbat lan-ildoren bidez.