2026ko ekainaren 7a
- Biodibertsitatea
- Tokiko jasangarritasun
20b. Udalsarea21 Kuadernoa. Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua
Bertako biodibertsitatea sustatzen duen lorezaintza eta paisajismoa bultzatu nahi da eskuliburu honekin; horrela, jasangarritasun-irizpideak lehenetsiko dira, espezie inbaditzaileak sartzeko arriskua murrizteko. Euskadiko lorezaintza, paisajismo, prestakuntza eta eraikuntza sektoreetarako erreferentziazko materiala izan nahi du; helburua da biodibertsitaterako landare-espezie arriskutsuenen hedapena mugatzea, eta aldi berean, bertako espezieetan oinarritutako lorezaintza jasangarriagoa bultzatzea. Eskuliburu honek, espezie apaingarriak hautatzeko gidak (Udalsarea 21 Lan-koadernoen 20. zenbakia) eta horrekin batera doan datu-baseak (eskuragarri posta elektroniko honetara eskaera eginez: udalsarea21@ihobe.eus) inbaditzailerik gabeko lorezaintza jasangarrirekin lotutako material teknikoen multzoa osatzen dute; Eusko Jaurlaritzak sustatu ditu, hiri-eremuak kudeatzeko garaian jardunbide jasangarriak sustatzeko. Tresna tekniko honekin Euskal Autonomia Erkidegoko azpiegitura berdeen kalitatea hobetu nahi da etorkizunerako arrisku potentzialak murriztuz eta lurraldearen konektibitatea hobetuz.