2026ko maiatzaren 8a
- Ekonomia zirkularra
Birmanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktikoa
“Birmanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktikoa” metodo zehatz bat da, enpresei birmanufaktura-prozesuetan bikaintasun operatiboa lortzen laguntzeko diseinatua. Birmanufakturatutako produktuekiko konfiantza hobetzeko eta Euskadin birmanufaktura-praktikak profesionalizatzeko beharretik sortu da eskuliburu hau; izan ere, Euskadin hazkunde-potentzial handia identifikatu da sektore horretan.