2026ko azaroaren 18a
- Ekodiseinua
- Ekoberrikuntza
Enpresa eta Zerbitzu Ekosistemikoak. Biodibertsitatea enpresa-erabakietan txertatzeko gida
Ondasun eta zerbitzu ekosistemikoak ekosistemek giza ongizateari eta gizakien jarduerei egiten dizkieten zuzeneko edo zeharkako ekarpenak dira. Ekarpen horiek baliabideak edo prozesuak izan daitezke, eta hiru motatako onurak ekartzen dituzte: ekologikoak, soziokulturalak eta ekonomikoak. Garrantzitsua da azpimarratzea baliabide konkretu batek zerbitzu konkretu batzuk sor ditzakeela. Adibidez, arrantzak elikagaiak ekartzen dizkigu, baina baita identitate kulturala (arrantzaleak), aisialdia eta gozamena ere. Halaber, sarritan badira pertsonak eta enpresak, zerbitzu ekonomikoen onurak aprobetxatzen dituztenak horretaz konturatu gabe eta horren balioa aintzat hartu gabe.