Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2021
Berotegi Efektuko Gasen emisioak %15 murriztu dira 1990. urtearekin alderatuta: 20,8 milioi tona CO2 baliokide izatetik 17,6 milioi tona CO2 baliokide izatera.
2021. urtean, emisioak %8 handitu ziren, 2020arekin alderatuta, SARS-CoV-2 pandemiaren ondorioz sektore ia guztietan emisioak jaitsi egin zirelako.
Euskadik %31 murriztu ditu Berotegi Efektuko Gasen (BEG) emisioak, 2005. urtearekin alderatuta, Klima Aldaketaren Estrategia-KLIMA 2050eko oinarrizko urtea baita. Aldi honetan, guztizko emisioak 25,3 milioi tona CO2 baliokidetik 17,6 milioi tona CO2 baliokidera igaro dira, Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen Emisioen 2021eko Inbentariotik ondorioztatzen denaren arabera. 1990. urtearekin alderatuta, Berotegi Efektuko Gasen emisioak %15 murriztu dira: 20,8 milioi tona CO2 baliokide izatetik 17,6 milioi tona CO2 baliokide izatera.
Estatistika-taulak ondorengo webgunean daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/informazioa/berotegi-efektuko-gasen-inbentarioa-090205/web01-s2ing/eu/