- Tokiko jasangarritasun
Osasuna eta hiri-garapen jasangarria. Tokiko hirigintza-jarduerek osasunean zer eragin daukaten aztertzeko gida praktikoa
Udalsarea 21en koaderno berri honen funtzioa tokiko hirigintza-ekimenek osasunean daukaten eragina aztertzeko gida praktiko bat izatea da, eta ondokoei zuzenduta dago: hiri-ingurunea aldatzea dakarren, eta beraz, bizimodu osasungarria sustatzeko erabiltzea ahalbidetzen duen edozein ekimen (plan, programa, jarduera) planifikatzen, garatzen edo jarraipena egiten esku hartzen duten pertsona guztiei. Horrela, dokumentuak Udalsarea 21en eta Ihoberen hiri-plangintzari buruzko aurreko argitalpenetako alderdi batzuk osatzen ditu. Aipatutako argitalpenak ezinbesteko erreferentziak dira, adibidez: -Euskadiko Hirigintzaren Plangintzari buruzko eskuliburua Klima-aldaketa arintzeko eta Klimaaldaketara egokitzeko. -Hirien Plangintzan Aplikatu Beharreko Jasangarritasun- Irizpideak. -Hirigintza-Planeamenduak Jasangarritasun-Irizpidez Idazteko Eskuliburua.