- Ekodiseinua
Produktu eta zerbitzuen ingurumen analisirako metodoak. Ingurumen-adierazleak
Ingurumen-adierazleak metodo kuantitatibo erabilerrazak dira, eta produktuen diseinatzaileentzat pentsatuta daude. Aurrez definitutako zenbakizko faktore batzuk erabiliz (ingurumen-inpaktuaren zenbait kategoriarekiko eragina adierazten dutenak), posible da produktu edo zerbitzu baten bizi-zikloaren alderdi bakoitzaren garrantzia
ezagutzea.
Esan daiteke metodo hau ingurumen-analisirako matrizeak baino zehatzagoa dela produktu/zerbitzu baten bizizikloko ingurumen-alderdiei lehentasuna ematerakoan, lehenespena zenbakizko kalkuluetan oinarritzen baita.
Adierazle horien helburua da diseinu-sailei orientabidea ematea materialen, energia-iturrien eta prozesuen ingurumen-inpaktu potentzialari buruz, beren produktuak diseinatzeko (edo birdiseinatzeko) alternatibak modu errazean gidatzeko aukera emanez. Ingurumen-adierazleak taula gisa jarriak egon ohi dira, eta alderdi zehatzen ingurumen-analisiaren emaitza izaten dira; besteak beste, baliabide materialena, garraiobideena, energia-kontsumoena edo hondakinen tratamenduena.