2026ko otsailaren 25a
Ihobek ekodiseinuko 40 irtenbide ekoberritzaile sostengatzen ditu metal, plastiko eta mineralen alorrean
Europako Batzordeak erregulazio eta tresna zirkular berriak jarriko ditu martxan, 2022ko udaberrian, Europako Itun Berdearen baitan, eta euskal enpresek aurrea hartu behar diete; horregatik, Eusko Jaurlaritzak ekoberrikuntzaren alde egindako apustua % 60 hazi da, 1,75 milioi euroko finantziaziora iritsiz: Horri esker, laguntza-programen edizio honetan bultzatutako proiektuen kopuruak gora egin du.
Guztira, 40 proiektu berritzaile, horien % 60 ETEek bultzatuak, helburutzat dutenak zabortegira eramaten diren hondakin industrialak % 3 murriztea, 50.000 automobilek isuriko lituzketen adinako berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea, eta urtean 33 milioi euro gehiago fakturatzea.
Eusko Jaurlaritzak sostengatzen dituen irtenbide berritzaileen erdia baino gehiago materialak aurreztera zuzentzen da; beste erdia, berriz, ingurumen-aztarna txikiagoko produktu berdeetara. Produktuetara zuzendutako lerroan, sei proiektu sostengatu dira ekipo eta osagaien ekodiseinuaren alorrean, eta lau birmanfukaturaren eta negozio-eredu zirkularren alorrean; materialen lerroan, berriz, metalaren zirkulartasuna handitzearekin, material kritikoekin eta eskura dauden teknika onenekin zerikusia duten zortzi proiektu sostengatu dira, eta, halaber, plastikoei buruzko bost proiektu eta mineralei eta eraikuntzako materialei buruzko hamaika proiektu; azkenik, bioekonomiarekin lotutako hiru proiektu bultzatu dira, eta lurzoru kutsatuetarako irtenbide berritzaile bat ere bai.
Ekodiseinuaren alorreko proiektuen adibide gisa, azpimarratu daiteke metalezko partikulen isurketa ia zero duten diskozko balazten garapena; galdaketako arrak fabrikatzeko ekipo ekologiko berri bat; edo ureztapen-putzetarako bonba-sistemak, eguzki-panel flotagarriarekin. Orobat, konponketa aditiborako hauts atomizatu jasangarria; edo hiri-mugikortasuneko Litio Ion baterien balio-bizitzaren luzapena.
Metalen alorreko irtenbide berritzaileen helburua da aluminio birziklatuaren erabilera handitzea eta altzairuzko txatarraren errendimendua optimizatzea, mundu osoan gaur egun dagoen lehengai eskasia ikusita. Beste alde batetik, beste proiektu multzo batek irtenbide integral bat aurkitu nahi du galdaketa-hondarretatik sortutako hondakinen lehentasunezko korrontearen prebentzio eta birziklapenerako.
Plastikoen kategorian, kautxu termoplastikozko piezak garatuko dituen proiektu bat nabarmentzen da. Eraikuntza-materialen eremuan, berrikuntza teknologikoak jauzi garrantzitsu bat egin du eraikuntza industrializatuko proiektuekin. Azkenik, bioekonomiaren alorrean, hemizelulosa paper-hondakinetatik in situ eskuratzeko teknologia garatuko da; edo mikrobiologia eta nanomaterialak konbinatzearen bidez lurzoruak lehengoratzeko demostrazioak.
Ekonomia zirkularraren alorreko 40 proiektu industrial berritzaile horiek horien artetik, ia herenek digatalizazio graduren bat integratzen dute- 2016az geroztik Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren baitan Euskadin abiatutako 157 proiektuei gehitzen zaizkie, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) konfinantzatutako laguntzen programari esker.
Proiektu hauen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa, ingurumenekoa eta komertziala berretsiz gero, hemendik hiru urtera espero da honako emaitza hauek lortzea:

Espero diren emaitzak
Proiektu hauen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa, ingurumenekoa eta komertziala berretsiz gero, hemendik hiru urtera espero da honako emaitza hauek lortzea:
- Berotegi-efektuko gasen (BEG) 65.537 tona murriztea urtean, hots, 47.538 ibilgailuk zirkulatzean urtean isurtzen duten kantitatearen adinako murrizketa lortzea.
- Urtean 52.712 tona hondakin zabortegira eraman behar ez izatea, hau da, Euskadin botatzen diren hondakin ez-arriskutsuen eta EEHen % 2,7.
- Urtean 33 milioi euro gehiago fakturatzea.
- Marjina gordina % 8 igotzea, batez beste.
- 34 lanpostu berri sortzea, gehienak kalitatezkoak.
- 27 negozio-lerro berri abiatzea.
Ihoberen Ekonomia zirkularreko berrikuntza programaren 2021ko deialdiak lagundutako proiektuen zerrenda
Iturria:Ihobe