Skip to main content
2026ko uztailaren 26a
  • Ekodiseinua

2030 Jasangarritasunerako Eskolaren 2024ko edizioak eraldatze ekosozialerako gakoak nabarmendu ditu

2030 Jasangarritasunerako Eskolaren 2024ko edizioak eraldatze ekosozialerako gakoak nabarmendu ditu

Red 2 Redeko Anabel Suso Araicok neurketa aztertu zuen, hobetzeko erreminta gisa, lehen jardunaldian. Javier Benayasek, bestalde, “gatazka guztiak sozialak direla” adierazi zuen bere hitzaldian, gauzak nola ez diren egin behar jakiteak duen garrantzia azpimarratuz. Diez Salazarrek moderatu zuen mahai-inguruak ingurumenarekiko jarrerak eta hautemateak aztertu zituen. Bertan, zenbait gako nabarmendu ziren: “gizakia da arazoaren irtenbidea”, esan zuen Madrilgo Complutense Unibertsitateko Laura Pascak.
Komunikazioari dagokionez, mezua zabaltzeko modua erabat aldatu beharra dagoela defendatu zuen Susok, bere ustez hiritarrek arazoa ezagutzen badute ere, ez baitira irtenbidearen parte sentitzen.

Gazteen eta euskal gizartearen jarrera

Aurreko formula osatzeko, Juan Mª González Anleok gazteek duten funtsezko rola aipatu zuen, bai eta horien parte-hartzea bermatzeko dauden erronkak ere: “kolapsologia” delakoa, interes falta, azaleko kontsumismo ekologikoa, etab. Aitor Urquijo Cerecedak (GESTIKER) gazteria gizarte orokorraren isla dela adierazi zuen. Tik-tok belaunaldia “kezkatuta egon arren, ezer egiteko gogo gutxi” dualtasunaren adierazle da. Lehen egunari amaiera emateko, berrikuntzan eta inpaktu sozialean aholkulari den María Rubio Zavalak eta Sinnpleko Benedicto Arbizuk ‘Inpakturanzko nire bide-orria eraikiz; aldaketaren teoria’ izeneko tailer praktikoa sustatu zuten. Bertan, jolasez baliatuz, inpaktuaren kontzeptua eta zio-efektu harremana landu zituzten asmo hutsak jarduketa jasangarriak bihurtzeko.

Inpaktu soziala neurtzea

Bigarren jardunaldia Ekoetxea kasuaren eta inpaktu soziala sarean neurtzeko bere erronkaren esposizioarekin hasi zen. Horren metodologia, “bezeroaren bidaia” delakoaren behatzea eta aldaketaren teoria aplikatua oinarri dituena, funtsezko erreminta da zerbitzuak ebaluatu eta egokitu ahal izateko, bai eta inpaktuaren eta eraldatzearen jarraitutasuna bermatzeko ere.
Ondoko mahai-inguruak Ihobeko Xabier González eta ISEI-IVEIko Begoña Burgoa izan zituen buru. Bertan, ingurumen hezkuntzako programen inpaktua neurtzeko erronkak aztertu eta hezkuntza-estrategiak berrikusteko premia larria dagoela aldarrikatu zen.
Ondoren, gelditasunetik jasangarritasunera igarotzeko soluzioak planteatu ziren. Jarduketa zehatzak jasoko zituen dekalogo bat eta inpaktuan oinarritutako ikerketa-jarduketa agenda bat garatzeko beharra nabarmendu zen. Horrez gain, “herritar-zientziako laborategi” terminoa proposatu zen, jokabide berriak sustatzeko.

2030 Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskola Ihobeko Ingurumen Jasangarritasunaren arloak koordinatzen du, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen uda ikastaroen barruan

Azken hitzaldian, Serafín Huertasek ingurumen hezkuntzako esperientzia arrakastatsuak eta beren inpaktua azaldu zituen. Ikastetxeak berregituratzeko eta ingurumenaren arloa ideia eta ikuspegi berriekin “astintzeko” beharra defendatu zuen. Eta aurrekoaren premia ikusita, honako hau proposatu zuen: “burokrazia eta koordinazio-falta gainditzea, zientzia eta irtenbideak hiritarrenganaino irits daitezen”.
Kongresuak, funtsean, ondokoa ondorioztatu zuen: partaidetza, hezkuntza eta berdeago eta justuago den etorkizun bat bermatuko duten praktika jasangarriak bilduko dituen ikuspegi integral eta sistemiko bat behar-beharrezkoa dela klima-krisiari aurre egin ahal izateko.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute
2025eko azaroaren 5a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
Euskadiko enpresek talentu gaztearekin sustatu ahal izango dute beren jasangarritasuna, Ihoberen Ekodiseinatuz programari esker
2025eko ekainaren 20a
  • Ekodiseinua
Basque Ecodesign Centerrek Lurra Bizkaia Saria jaso du klima aldaketaren kategorian
2025eko martxoaren 13a
  • Ekodiseinua
Ekoetxea Sareak bere lehenengo zentroa irekiko du Araban, Uraren Munduko Egunarekin batera