Erakundeek egungo baliabide eskasiara eta neutraltasun klimatikora egokitu behar dute. Ekonomia zirkular batera modu eraginkorrean migratu ahal izateko, ezinbestekoa da erakundeek beren errendimendua modu unibertsal eta sendoan neurtu eta ebaluatu ahal izateko metodologiak eta tresnak aplikatzea. Gorde Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak tresna hori garatu du, hain zuzen, erakundeen, produktuen eta zerbitzuen ingurumen portaera ebaluatzekoHelburu horrekin, Ihobek ‘Climate & Circularity Calculator’ tresna sortu du, bizi zikloaren ikuspegiarekin, karbono aztarna kalkulatzeko, Ingurumen Aztarna Korporatiboaren kalkulua hurbiltzeko eta ekonomia zirkularreko adierazleen aukeraketa lortzeko, ‘Circular Transition Indicators’ metodologiaren arabera. Produktu eta zerbitzuen kasuan, tresnak bizitza ziklo sinplifikatuaren azterketa egiteko aukera ematen du, bai eta karbono aztarnaren kalkulua egiteko aukera ere. Gainera, datuen sarrera minimizatzen du, metriken arteko sinergiak aprobetxatuta. Tresna berritzaile horren aurkezpena maiatzaren 16an, ostegunarekin, egingo da, “Jueves de Economía Circular- Ekosteguna” jardunaldien esparruan, eta ZOOM bidezko topaketan Ihobek euskal enpresei eskaintzen dizkien beste laguntza zerbitzu batzuk ere aurkeztuko dira.Jueves de Economía Circular – Ekostegunak 2024Topaketan ehun profesionalek baino gehiagok eman dute izena, eta edozein sektoretako ingurumen eta produktuen arloko arduradun teknikoei zuzenduta dago, batez ere euskal ETEetakoei. Interesa dutenek izena eman eta jardunaldiaren programa kontsultatu dezakete Ihoberen webguneko agendan.Hogei bat Ekostegun, urte amaierara arteHilaren 16ko Ekosteguna ekitaldiarekin osagai tekniko handiko jardunaldi batzuei emango zaie hasiera, eta urte amaierara arte hainbat gai jorratuko dituzte: ekonomiaren deskarbonizaziorako eta eraldaketarako lege eta merkatu berrikuntzak, baliabideen eraginkortasuna eta hondakinen kudeaketa, ekodiseinua eta ekoberrikuntza, eta ingurumen informazioaren komunikazioa. Aurreikusitako edukiek hogei bat Jueves de Economía Circular – Ekostegun hartuko dituzte, eta hor landuko dira 2024an euskal enpresetan ekonomia zirkularra eta berrikuntza jasangarria bultzatzeko merkatuko tresna, metodologia, araudi, aukera eta eskakizun guztiak. Maiatzaren 23an, ‘Amiantoaren erroldak egiteko gida’ aurkeztuko zaie produktu honen balio katean ari diren erakunde pribatuei, eta udalei zerbitzua emango zaie, errolda egiteko. Ondoren, maiatzaren 29an, Ihobek editatutako Ekodiseinu Eskuliburu berria aurkezteko jardunaldia egingo da, produktuaren zirkulartasuna eta eskuliburu horri lotutako Zerbitizazio Gida barne hartuta. Maiatzaren 30eko Ekostegunean, berriz, Ingurumen metrikak kalkulatzen laguntzeko hiru gidak aurkeztuko dira; hauek, hain zuzen: erakundeetan zientzian oinarritutako helburuak onartzeko gida metodologikoa; ekonomia zirkularreko adierazleen gida; eta erakundeen ingurumen ebaluaziorako metrikak integratzeko gida metodologikoa. Ekainaren hasieran, 6an hain zuzen, Europako Itun Berdearen balantze legegilea helaraziko da. Hil horren 13an, Greewashingaren aurkako borroka landuko da, hots, enpresaren komunikazio ekintzei eragiten dien Europako esparru berria. Ekainaren 27ko jardunaldiak jasangarritasunaren ebaluazioaren arloko Ihoberen gida berria izango du ardatz. Saio horretan, enpresa handiek beren hornitzaileak ebaluatzeko erreferentzia puntu gisa erabiltzen dituzten estandar garrantzitsuenak eta aintzatetsienak azalduko dira. Udako geldialdiaren ondoren, Ekostegunak irailean itzuliko da, 3 bilera teknikorekin: Produktuaren pasaporte digitala, produktu baten bizi zikloko informazio garrantzitsua biltegiratzeko eta partekatzeko bitartekoa; ontziak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko Europako arau berriak, proposatzen duen arau esparru berria eta ibilbide orria jorratuko dituena; eta lehengai kritikoen lege berria, eta haren ahultasunetik eratorritako ondorioak, hilabete horretako azken jardunaldiko gaia izango dena. Jueves de Economía Circular – Ekostegunak ekimenen programazio osoa Ihoberen webguneko agendan argitaratu eta eguneratuko da, eta bertan eman ahal izango dute izena ekitaldi bakoitzean interesa duten pertsonek. Oro har, jardunaldi guztiak online formatuan aurreikusita daude, ZOOM plataformaren bidez, eta 09:30etik aurrera hasiko dira, kontziliazioa errazteko. Ihoberen dibulgazio lan ildo honen helburua da euskal enpresen ekoeraginkortasuna, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzea, ingurumena bere estrategian eta eragikeran txertatuz. Gainera, Ekosteguneek lankidetza publiko-pribatua eta ingurumen ezagutzaren transferentzia sustatzen dituzte, enpresak legeria berrira egokitzea errazten dute, eta irizpide tekniko-administratiboak partekatzen dituzte. Ekostegunak 2024 - Jueves de Economía Circular Ekostegunak 2024 Fecha propuesta Título Destinatario Breve descripción Formato 2024-05-16 Climate&Circularity Calculator tresna berriaren aurkezpena Eragile guztiak, bereziki ETEak eta bitarteko eragileak Arau eta merkatu esparrua (Itun berdea eta bere ekimenak...)Energia trantsizioaren eta klima aldaketaren legea Tresna aurkeztea eta metriken irismena azaltzea. Online 2024-05-23 Ekosteguna. Amiantoaren gida aurkeztu zaie udalei zerbitzua emango dieten aholkulariei. Amiantoaren balio kateko erakunde pribatuak (erakunde egiaztatuak, asisitentzia teknikoak, etab.) Ekosteguna. Gida/APP eta amiantoaren erabiltzailearen eskuliburuaren aurkezpena, udalei amiantoaren errolda egiteko zerbitzua emango dieten aholkulariei Online 2024-06-06 Europako Itun Berdearen lege balantzea Eragile guztiak, bereziki ETEak eta bitarteko eragileak Europako azken legegintzaldi honetako ingurumen arloko egoera arauemailearen laburpena eta hurrengo legegintzaldirako gako potentzialen identifikazioa Online 2024-06-13 Greenwashingaren aurkako borroka: Kontsumitzaileak ahalduntzeko eta ingurumen alegazio esplizituak egiteko Europako esparru berria Enpresa guztiak (enpresa komunikazioko ekintza guztiei eragiten die) Garatzen ari diren bi zuzentarauen esparru kontzeptuala (aldez aurretik ANEABErekin aurkeztutako materiala) Online 2024-06-20 Ingurumen metriken kalkulua egiten laguntzeko gidak aurkeztea: Erakundeetan zientzian oinarritutako helburuak onartzeko gida metodologikoa Ekonomia zirkularreko adierazleen gida Erakundeen ingurumen ebaluaziorako metrikak integratzeko gida metodologikoa Eragile guztiak, bereziki ETEak eta bitarteko eragileak Testuingurua, arau eta merkatu esparruaGiden aurkezpenaMetrikak integratzeko aukera Online 2024-06-27 Jasangarritasunaren ebaluazioa hornidura katean zehar: Ihoberen reporting arloko ESG gida berriaren aurkezpena Hornidura katearen ingurumen ebaluazioan lan egiten hasi nahi duten enpresak Jasangarritasunaren ebaluazioaren testuinguruan, hainbat estandar eta erreferentziazko esparru daude, ingurumen, gizarte eta gobernantza alderdiak neurtu, komunikatu eta kudeatzeko gida gisa balio dutenak. Saio honetan, jasangarritasun ebaluazio askotan erreferentziazko puntu gisa erabiltzen diren estandar garrantzitsu eta ezagunenetako batzuk aurkeztu eta azalduko dira. Online 2024-09-12 Produktuaren pasaporte digitala Produktu propioa duten enpresak Produktuaren Pasaporte Digitala, hain zuzen, produktu jasangarriak Europako arau izatea lortzeko ekimenean kokatzen da. Pasaportea, beraz, produktu baten bizi zikloari buruzko informazio garrantzitsu guztia gorde eta partekatu dezakeen sistema bat da. Jardunaldian azalduko da zertan datzan planifikatutako bide orriarekin gaur egun duen hedapena, zein diren eragindako sektoreak, eta enpresentzako inplikazio eta aplikazio. Online 2024-09-19 Ontziak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko Europako arau berriak Enpresa guztiak Behin-behinean adostutako arauek ontziak murrizteko helburuak, erabilera bakarreko plastikozko ontzi batzuk 2030eko urtarrilaren 1etik aurrera debekatzea, berrerabilera eta kontsumitzaileek birkargatzeko aukera eta birziklagarritasuna sustatzen dituzte. Jardunaldian arau esparru berria eta horrek proposatzen duen ibilbide orria azalduko dira. Online 2024-09-26 Lehengai kritikoen lege berria eta haren ahultasunetik eratorritako ondorioak Enpresa guztiak Orkestrak prestatutako dokumentuaren aurkezpena Online 2024-10-03 Bigarren mailako lehengaiak eraikuntza sektoreko lehengai birjinen ordezko gisa sartzea Eraikuntzaren balio kateko enpresa publikoak eta pribatuak Aplikazio kasu praktikoak Online 2024-10-10 Digitalizazioa eta ekonomia zirkularra Digitalizazioaren balio kateko enpresa guztiak eta industria sektorea Klima aldaketaren ondorio kaltegarriek eta baliabideen erabilera gero eta handiagoak gero eta eragin handiagoa duten agertoki konplexu batean, digitalizazioak gaikuntza eragina ekar dezake, egungo ereduetatik eredu digital berri baterako trantsizioa erraztuz. Era berean, horrek sareen, gailuen, aplikazioen eta zerbitzuen eskuragarritasunaren igoera handia eragingo du, bai eta datu eta informazio modu berriak eta horiek biltegiratzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharra ekarri ere, elkarreragingarritasunean (datuen formatua, informazioaren jabetza...), konektibitatean (5G, banda zabala...), Interneteko estalduran eta, noski, zibersegurtasunean hobekuntzak eginez. Online 2024-10-17 Errepideko zoruak in situ birziklatzea: Testuingurua, ikuspegiak eta aktibazioa Euskadin Proiektugileak, bide azpiegituretako preskriptore pribatuak eta publikoak (foru aldundiak eta udalak). Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideko Zoruen Mahaiko kideak. Errepide zoruak eraikitzen dituzten asfalto enpresak Jardunaldia, Euskadin errepideko bide zoruak in situ birziklatzearen normalizazioa eta hedapena aktibatzeko –herrialdean ia inoiz ikusi ez den teknologia–. Teknologia horrek obra unitate horietan erabilitako materialen zirkulartasun ia osoa lortzea ahalbidetzen du. Zoruak birgaitzeak urtean 130.000 fresatze tona inguru sortzen ditu Euskadin. Online 2024-10-24 European Sustainability Reporting Standards eta jasangarritasunari buruzko informazio korporatiboaren zuzentaraua Enpresak eta bitarteko eragileak, finantza sektorea eta aseguruak Online 2024-11-07 Behar den arduraren printzipioa eta ETEentzat dituen inplikazioak Enpresak eta bitarteko eragileak, finantza sektorea eta aseguruak Online 2024-11-14 Europako taxonomiara egokitzea, sei ingurumen helburuetan oinarrituta Enpresak eta bitarteko eragileak, finantza sektorea eta aseguruak Aurreikusitako argitalpenaren aurkezpena Online Anterior Siguiente
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra ELGAk Euskadi nabarmendu du ekonomia zirkularraren europar eskualde erreferente gisa 2025/05/19
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra Ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiko industriak deskarbonizazio adimendunaren alde egin du, lehiakortasuna eta segurtasuna areagotzeko, Deskarboniza 2025 planaren bidez 2025/05/08
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra Emas erregistroan dauden eta Europako etiketa ekologikoa duten erakunde kopurua handitzen doa Euskadin 2025/04/30
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planak emisioak murrizteko eta energia aurrezteko itxaropenak gainditu ditu 2025/04/17